Apirilak 9 azteazkena - 18:00OTXARKOAGA LiburutegiaIzen ematea ezinbestekoa20 plaza Txotxongiloz txotxongilo, ipuinez ipuin, gure animaliek sentimenduz eta emozioz haien istorioak ematen dizkigute. Ipuin eta kanten artean, haien sekretuak kontatuko dizkigute belarrira, denen gozamenerako. Animaliak haurren mundutik oso hurbil daude eta haien bitartez haren sentimenduak ezagutzen hasten dira. Peluxeak ere haurrengandik hurbil daude!Haiei kontatzen dizkiete haien lehen penak! Kontaketa honetan, ipuin motzak eta kantutxoak tartekatzen dira.
Apirilak 9 asteazkena - 18:00SAN FRANTZISKO LiburutegiaIzen ematea ezinbestekoa20 plaza Martin Poxpolinek lagunak ditu han eta hemen, eta haiek bisitatzera joango da. Horretarako ez du biderik motzena hartuko, ez horixe, biderik dibertigarriena baizik.
Apirilak 9 azteazkena - 18:00CASTAÑOS LiburutegiaIzen ematea ezinbestekoa15 plaza Amets egunero ibiltzen da surfean. Bere pasioa da. Unai lehengusuak bezalaxe edo are hobeto egiten du surfa. Egunero joaten da surfera. Baina, badago mutil talde bat bera baino pixka bat zaharragoa, surfean ere ibiltzen dena eta txulotxioka doana. Ez dute berdin tratatzen, esaten baitute neskak ez direla hain onak surfean. Ez dute nahi Mundakan dagoen lehiaketa batera aurkeztea. Egia esan, mutil horiek Ametsen beldur dira, taularekin oso ona delako.