Musika dibertigarria da: BREAKING BEETHOVEN MAIATZAK 23 OSTIRALA - 19:00BERTENDONA Institutua (Bertendona 5) YUGEN dantza-konpainia:Bárbara ArrietaIñaki López MielgoSara LuqueroEmil Otsoa Ikus-entzunezkoak: Koldo Belloso Beethovenen musika klasikoa, break dance eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna da, zuzeneko ikus-entzunezkoez lagunduta. Emanaldiaren ondoren artistekin hitz egiteko aukera izango da, sormen prozesua zelakoa den jakiteko.
OTELLO opera egongo da maiatzaren 23an 19:00etan Euskalduna Jauregian. Ezinbesteko obra da, hasierako lehen konpasetik bertatik bukaeraraino musika-indar liluragarri eta etengabeak zeharkatuta dagoena. Istorio tragiko eta betiereko honetan, maitasuna, jeloskortasuna, arrazakeria, handinahia, manipulazioa eta engainua errepertorio verdiarraren azken-aurreko obran uztartzen dira. Musika Francesco Ivan Ciampa zuzendari italiarraren esku egongo da, zeinak, Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz. Agertokian, ABAO Bilbao Operaren ekoizpena, Ignacio Garcíak sortua eta 2015ean estreinatua. Eszenografia zaindu, soil eta dotorean, haute couture jantzi ikusgarriak izango dira, oso koloretsuak eta xehetasun dotorez josiak, Lorenzo Caprile diseinatzaile bikainaren eskutik.
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Elkar mugituz egingo dugu lelopean, berrikuntzekin dator Euskaraldia.