GABRIEL ARESTIREN AURPEGI ANITZAK: Gabriel Arestiren antzerkia hitzaldia eskainiko du Karlos del Olmok ekainaren 5ean 18:30ean Foru Liburutegian.
Amaierako entzunaldi modura, COMBOS MUZZIK taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 5ean arratsaldeko 18:30ean Azkena Aretoan. Ekarpena: 4€
Juan Cruz Ruiz, Secreto y pasión de la literatura liburuaren egilea eta David Uclés, La península de las casas vacias liburuaren egilea, egongo dira ekainaren 5an 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean.
Tony Ann pianista liluragarri eta birtuosoa Arriaga Antzokian izango da ekainaren 5ean arratsaldeko 19:30ean. Prezioa20-38€ /beherapenak Pianista eta interprete liluragarri eta birtuosoa den eta sare sozialetan benetako fenomeno bihurtzen ari den artista bat etorriko da gurera. Tony Anni buruz ari gara, a priori hitzik gabeko musikara mugatzen den, baina emozioz, teknikaz eta aniztasunez betetako jatorrizko konposizioetan laurogeita zortzi teklak bere mesederako arrakastaz erabiltzen dituen instrumentistari buruz. Annek, sare sozialetan 100 milioi bisita eta mundu osoan 5 milioi jarraitzaile baino gehiago dituenak, bere ikuskizun birtuosoa ekarriko du Bilbora, genero neoklasikoaren mugak gainditzen dituen emanaldia eskaintzeko.
KASKEZUR eta BIRKIT taldeek kontzertua eskainiko dute ekainaren 5ean 21:30ean Kafe Antzokian. *18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira. Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira. Sarrerak: 10€
Ekainaren 5 eta 6an Bilboko Arrupe Etxean egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak. Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak izena izango dute, eta bi helburu: hizkuntza harrerari buruzko ezagutza ekoiztea, eta, ezagutza horretatik abiatuta, harrera protokolo egokiak diseinatzea erakunde eta eragileen aldetik esku-hartze egokiak bideratzeko. Jardunaldiak doakoak izango dira, eta beharrezkoa da izena ematea webgunean, ekainaren 2ra arte. Arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta daude.
Aurten, 🟠 ATXURIKO JAIAK 2025🎉, ekainaren 5etik 8ra ospatuko dituzte Kontzertuie dagokionez, ostegunean, Enkarnazio plazan, Atxuriko 2. Txoko Flamenkoan, Donostiako Katak taldea egongo da. Ostiralean, reggaea, rapa eta duba bezalako musika estiloak egiten dituen Ziztada & Rlantz bikote bilbotarra izango dugu. Eta gero Quitapenas Colectiva-ren pintxada izango dugu. Larunbata Orlis Pineda kantautore kubatarrak Enkarnazio kalean egingo duen emanaldiarekin hasiko dugu. Geroago, Enkarnazio plazan, Zea Mays taldeko Aiora eta Pitik kontzertu akustikoa emango dute. Beraiek eta gero, Adur bikote bilbotarrak rave-punk emanaldia eskainiko du. Gaua amaitzeko, Euskal Rockmeria hirukote bilbotarrak euskal rock erradikala dalakoaren bertsioak joko ditu.
ALTAMIRAKO JAIAK 2025 ospatuko diztute maiatzaren 30etik ekainaren 7ra
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: La Heroica y Zimmermann kontzertua egongo da ekainaren 5-6 egunetan 19:30ean Euskalduna Jauregian.
2025 EKAINAK 4 - 7ESZENA BERRITZAILEEN NAZIOARTEKO JAIALDIA 2004az geroztik, ACT Jaialdiak nazioarteko artista emergenteak sustatzen ditu, beren proposamen berritzaileekin etorkizuneko eszena definitzen ari direnak. Arte biziak bizitzeko lau egun, ikuskizun, ikastaro, tailer edo hausnarketa saioetara joanez, jaialdiaren Bilboko eta Barakaldoko eszenatoki desberdinetara. ACT jaialdiak XXII. edizioa ospatuko du 2025ean! Eguna/Ordua2025/06/04Asteazkena20:30 Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.