Donna eta Dinamoak Bilbora iritsiko dira abuztuaren 14tik 21era, eta prest daude Arriaga Antzokiko publikoa dantzan jartzeko. ABBAren Dancing Queen, Gimme Gimme Gimme edo Super Trouper abesti arrakastasuak entzuteko aukera ezinhobea izango da uda honetakoa.
URTE BERRI OFF ¡FELIZ 2026! antzezlana egongo da abuztuaren 17tik 31ra Pabellon 6en. Bilbo eta inguruetako biztanleek esperientzia paregabe eta aintzindari bat bizitzeko aukera izango dute: Adimen Artifizial batek (NaIA Tech) batek idatzi eta zuzendutako lehen ikuskizunera publiko gisa joatea. Ikuskizun hau 2024ko Gabon Zaharretako telebistako galaren grabazioa da. Musika emanaldiak, umorea eta sorpresak ez dira faltako. Fidagarria ote da dena Adimen Artifizial baten esku uztea?
LA LLAMABAN LOCA antzezlana egongo da abuztuaren 16tik irailaren 7ra 20:00etan Euskalduna Jauregian. Istorioa 70. hamarkadaren amaieran girotzen da Bilbon. Rosaren (Karmele Larrinaga) bizitza (emakume modernoa, azkarra eta independentea, zuzendaritzako idazkari bezala lan egiten duena eta hiriko erdigunean eroso bizi dena) goitik behera aldatuko da Fortunataren (Gemma Martínez) agerpenarekin. Azken hau Torralbilla herritik iritsi berria da eta hasieran bere nagusi eta, gero, bere lagunik onena izango den Rosarekin kontraste nabarmena sortuko dute euren ohitura eta bizimodu desberdinek.
LOS PILARES DE LA TIERRA musikala egongo da Euskalduna Jauregian. Abuztuaren 14an aurre-estreinaldia iznago da, eta 15ean, 20:00etan, estreinaldia. Saioak: Abuztuak 16, 22, 23, 29, 30, 16:30ean. XII. mendeko Ingalaterran kokatuta, Ken Folletten 'Los pilares de la tierra' eleberriak anbizio, traizio eta erresistentziako unibertso batean murgiltzen gaitu, Aliena protagonista duelarik. Bartholomew kondearen alaba, bere tituluaz gabetua, Alienak bere familiaren hondamendiari aurre egin behar dio bere aita gainbeheraren ondoren, Hamleighen botere-azpijokoen biktima, bere anaia gazteena, Richard, babesteko eta aitaren ondare galdua berreskuratzeko borrokan ari den bitartean.