Okela sormen lantegia, euskal artisten topagune berria

uriola.eus 2014ko api. 15a, 16:35

San Frantzisko kalean kokaturiko antzinako harategia izan zen, gaur egun OKELA sormen lantegia dena; 180 metro karratu dituen beheko solairu bat. "Espazio hutsak berreskuratzeari ekin, sormen lantegi bilakatzeko". Hori da diziplina ezberdinetako lau artista euskaldunek osatzen duten espazio kolektiboaren xedea.

Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Irati Urrestarazu Zubizarreta, Izaro Glez. Ieregi eta Miren Jone Ernaga Artzelus dira lau ekintzaileak. Arte ederren fakultatean ezagutu zuten elkar eta apirilaren 10an martxan jarri zuten proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkiote Bilboko Uriolari. "Euskal arte garaikidea ardatz izanik, "pentsamendu kritikoa, gogoeta, eztabaida eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio den espazio irekia, topaleku eta elkargune", bezala definitzen dute Okela.

 

+ Informazio gehiago

 

OKELA sormen lantegia
San Frantzizko kalea 11 behea
944 987 897
okela.lantegia@gmail.com
www.facebook.com/okelalantegia