Zazpi Kaleak oinezkoen gune izateko behin behineko plana gaurtik aurrera abian da

uriola.eus 2014ko eka. 17a, 09:11
Auzokide, bisitari eta profesionalen joan-etorriak ordenatu nahi ditu plan honek, beti ere oinezkoei lehentasuna emanez. Furgoneta eta kamioiei ordubetera murriztu zaie Alde Zaharrean sartzeko ordutegia eta auzotarrei 15 minutura. Ostalariek, berriz, ezingo dute terrazarik muntatu 11:00ak baino lehen, eta ume eta gazteek ikastetxeetara joan-etorriak egiteko bi ibilbide ziur izango dituzte. Plan honen lehen bi hileetan Udalak ez du isunik jarriko.

Zazpi Kaleak benetan oinezkoen alderdi bihurtzeko zenbait neurri prestatu ditu Bilboko Udalak. Prozesu parte-hartzaile baten ondorioz, egiaztaturik orain arteko oinezkoen alderdia ez zela egokiena egiaztatu ondoren, Udalak batzorde bat eratu zuen oinezkoen alderdi hori hobetzen lanean hasteko ekainaren erdialdetik aurrera.

Proposamenak sei helburu ditu, bakoitza bere ekintzekin:

Ibilgailuak baimendutako orduetan egotea murrizteko proposamena

Baimendutako pertsonentzako sarbide mugatua ezarri da. Zazpi Kaleko gunera 08:00etatik 11:00etara baino ezin izango da autoz sartu, egoiliarrentzat 15 minutuz eta merkatarientzat, berriz, 30 minutuz. Hala ere, aldaketak izan daitezke esperientzia aurrera joan ahala. Noiznahi ibil daitezkeen ibilgailu bakarrak taxiak, garbiketa.-zerbitzukoak, Udaltzaingokoak eta babes zibilekoak izango dira.

Oinezkoentzako guneez osatutako ardatz ziurra ezartzea ikastetxeetako sarrera-orduetan

Erronda - M. Muñoz eta Mesedeetako kaleen ardatza oinezkoentzako alderdia izango da 08:00etatik 09:15era arte. Ordutegi horren barruan ezin izango da ibilgailuz ibili Garcia Rivero Maisua eta Mugika-Solokoetxe Ikastetxeetako ikasleen segurtasuna bermatzeko asmoz.

Ibilgailuen ibilbideak gutxitzea

Zirkulazio 2 sektoretan eta noranzkoen arabera antolatuko da, Zazpi Kaleetan autoak kalez kale ibili ez daitezen. Honenbestez:

Erribera kaleko eremutik Zazpi Kaleetara sartzeko, Itsasadarrera jotzen duten kaleak erabiliko dira eta Bidebarrieta nahiz Posta kaleetatik irten beharko dute.

Askao kaletik Iturribide, Prim eta Posta kaleetara doazen autoak ibiliko dira.

Espazioak berrantolatzea

Zamalanei eta egoiliarrei lotutako trafikoa antolatzea du helburu, oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Hurrengo jarraibideak ezarri dira:

- Zamalanak kaleko albo batean soilik egingo dira

- Terrazak ezin izango dira ipini 11:00ak baino lehen, zamalanak amaitu arte itxaron beharko dute.

- Zamalanak txartelen bitartez arautuko dira

- Atarietarako sarbidea errespetatu beharko da

Ezarritako ordutegitik kanpo sarbidea handitzea
Auzokoak eta egoiliarrak domeketan sartu ahal izango dira 18:00etatik 22:00etara bitartean.

Neurri guzti hauek euren bide-seinaleak izango dituzte, zirkulazio-kodearekin bat etorrita hartutako murrizketen berri emateko ibilgailuei.

Udalak erlojudun diskoa bidaliko die auzokide guztiei. Disko hori ibilgailuetan jarri beharko dute Zazpi Kaleetan sartzen diren bakoitzean eta bertan adierazi beharko dute zein ordutan hasita dauden aparkatuta.

Diskoarekin batera, Udalak Zazpi Kaleetako planoa eta alde hori oinezkoentzat benetan egokitzeko esperientzia aitzindariaren zehaztasunak bidaliko ditu postaz etxe guztietara.

Horrez gain, diskoa, planoa eta informazioa eskura emango dizkie Zazpi Kaleetako ostalariei eta merkatariei, ahalik eta informaziorik gehien eduki dezaten.

Plan aitzindari honek iraungo duen sai hilabeteetan Udalak zortzi lagunek osatutako lantaldea edukiko du, ostalariei eta merkatariei diskoak banatzeko, probaren nondik norakoa zaintzeko ikuskapenak egin eta datuak hartzeko eta baimen bereziak, kexak eta iradokizunak bideratzeko.

Lehenengo hilabetean, Udaltzaingoak zein laguntzaileei informazio zehatza emango diete Zazpi Kaleetako zirkulazio-arau berriei buruz zalantzak dituzten ibilgailuei. Denbora hori igarota, Udalak nahiko informazio zabaldu duela iritziko dio, ibilgailu guztiak ohitu daitezen arau berriekin eta arauok betearazten hasiko da.

Erabaki hauek esperientzia pilotu baten barruan daudenez gero, Jarraipena egiteko Batzordea osatu da etengabeko ebaluazioa egiteko, hobetzeko proposamenak landuko ditu hurrengo eremu bietan:

·  Udal Batzorde Teknikoa, hurrengo sailek osatua: Obra eta Zerbitzuak; Zirkulazioa eta Garraioa; eta Herritar Segurtasuna. Jarraipena egiteko hilean behin bilera bat egingo dute.

·  Gizalegezko Erabileren Batzordea bi hilean behin batzartuko da.

Esperientzia aitzindaria amaitu ondoren, eta batzordeetan plazaratutako proposamenen azterketatik ateratako ondorioekin, oinezkoen alderdia antolatzeko oinarriak ezarriko dira.

 

[2014-05-26] Zazpi Kaleak oinezko esparru bihurtzeko esperientzia pilotua aurkeztuko du Udalak