"Izugarrizko Ekhi Jaia" antolatu du Desazkundea lantaldeak gaur arratsalderako; hitzordua Hika Ateneon, 20.00etan.
Besteak beste, batukada, Sokolé dantza taldea eta Pasajeros Sin Billete taldeak parte hartuko dute. Jai irekia da, eta antolatzaileek bilbotar orori zabaldu diote gonbidapena: "Etor zaitez ospatzera ekhi hemen dagoela eta hemen geratuko dela".