Beste behin errepublikaren aldeko aldarria kalera aterako dute

uriola.eus 2014ko eka. 11a, 10:45

Gaur arratsaldean, monarkiaren kontrako eta errepublika aldarrikatzeko elkarretaratze berriak egingo dira Euskal Herriko hainbat hiri eta herrietan. Bilboko hitzordua 20:00etan izango da udaletxe aurrean.

Ekainaren 2an ezagutarazi zuen Juan Carlos I.ak abdikatzeko asmoa eta geroztik, hainbat izan dira monarkiaren kontra eta errepublikaren alde egin diren elkarretaratzeak. Beste behin,  sare sozial bidez eman du jakitera Bizkaiko Martxak, gaur arratsaldean elkarretaratze gehiago egingo direla aldarrikapen berdinarekin.

Bilbon 20:00etan da hitzordua udaletxe aurrean; baina honetaz gain, Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere, mobilizazioak egingo dituzte. Donostian, 19:00etan Boulevardean; Irunen, 20:00etan Plaza San Juanen; Getxon, 20:00etan udaletxean; Arrasaten, 19:30ean Sebero Altube plazan; Errenterian, 20:00etan Herriko plazan; Barakaldon, 20:00etan udaletxean; Galdakaon, 20:00etan udaletxean; Durangon, 20:00etan udaletxean; eta Gasteizen ere beste deialdi bat dago baina ez dute ordua zehaztu

 

[2014/06/02] III. Errepublikaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte

[2014/06/03] Plaza bete errepublikazale