Ekoiztu, aurreztu eta Euskal Herrian berrinbertitu. Kutxabanken pribatizazioari ez!

Erabiltzailearen aurpegia Pentsionistak Martxan 2014ko eka. 16a, 10:00

Aurrezki Kutxak, bere sorburutik irabazasmorik gabeko erakundeak izan ohi dira. Beraien helburu nagusia, bertako egitasmoak diruz laguntzea, bertako kontsumo-ondasun ekoizleak babestea.erakunde hauen sortzaile izan ziren Udaletxe eta Diputazioetako hainbat azpiegitura, etxebizitza eta abarren finantzaketa ziurtatzea. Inoiz pribatizatuak izan behar ez diren diru-iturri publikoaren kudeatzaileak izan dira Aurrezki Kutxak.

Aurrezki Kutxetako baliabide ekonomikoen kudeaketa, bertako asanbladetan erabaki izan da orain arte.  Bertan egon ohi dira ordezkatuak aurrezki-libreta zeukaten milaka aurreztaile. Bertan ordezkatuak ziren erakunde fundatzaileak zein langileen ordezkariak etab. Orain Europako Banku Zentralak bultzatuta, Aurrezki Kutxako exekutiboek sekulako presa dute guztihau pribatizatzeko. Banku-Fundazioak sortzea bururatu zaie, horrela herritarren aurrezkiak exekutibo talde jakintsu batek, inongo eta inoren kontrolik gabe, diru publikoa dena, akzioetan bihurtu eta eskeintza hoberenari saltzeko asmoarekin.

Erabaki hau oso larria dela deritzogu, Kutxen orain arteko helburua zapuzten duelako,neurri handi batean herritarrena den diruaren kontrola desagertzen delako. Orain arteko Obra Soziala deuseztatzen duelako eta larriena, Euskal Herriarentzat sortu daitekeen hainbat eta hainbat egitasmoren finanzazioaren dirua espekulatzaileen eskuetan uzten duelako.

Aurrezki Kutxetan egunero kudeatzen diren diru-funtsa asko, herri honetako heren batek aurreztutako pentsioetan oinarritzen da eta zoritxarrez pentsiodunok asko dakigu espekulazioaz, preferenteetaz, aktibo toxikoetaz etab. Banku batek baino gehiagok jokatu izan du gure bizitza osoko aurrezkiekin. Ez dugu onartzen inork espekula dezan guztiona denarekin. Hemen aurrezten dena, hemen gastatzen dena, bertatik kotrolatua izan dadin nahi dugu. Gu geu horren jakitun izan nahi dugu.

Euskal Herriko pentsiodunen Plataformek erabat arbuiatzen dugu Aurrezki Kutxen pribatizazioa eta Banku-Fundazioetan bihurtzea. Horretarako, beste erakunde eta hainbat giza-mugimendurekin bat eginez, dei egiten dugu: ekainaren 21ean, arratsaldeko 5:30etan, Jesusen Bihotzetik, irtengo den manifestazioan parte hartzera.

 

Pentsionistak Araba Lanean

Gipuzkoako Duintasuna

Bizkaiko eta Nafarroako Pentsionistak Martxan