Claudia Diasek zuzendutako ikastaroaren ate irekiera saioa eskainiko du

uriola.eus 2014ko uzt. 23a, 08:30

Penintsularen izkinako alde honetan da 'Denbora Errealeko Konposizioaren' printzipioei jarraiki antolatutako dantza garaikideko prestakuntza-programa honen izenburua. Hainbat herrialdetako 13 sortzailek parte hartuko dute eta behin-betiko emaitza BAD Jaialdiaren hurrengo edizioan aurkeztuko dute.

Muelle 3 dantza-elkarte bilbotarrak Claudia Dias koreografo portugaldar ospetsua Bilbon zuzentzen ari den dantza-garaikideko ikastaroaren ate irekietako saioa eskainiko du gaur 18:00etatik aurrera (Mesedetako Kaia 3, San Frantzisko).

Heziketa arloko ekimen hau sormen-lan berri bat ekarriko duen proiektu pedagokiko zabalago baten osagarria da. Lan hori udazkenean aurkeztuko da, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Proiektua, DEK delakoa ikasten eta garatzen diharduten bertako eta nazioarteko 13 sortzaileri zuzenduta dago: Sofia Asencio (Katalunia), Laida Azkona (Euskal Herria), Idurre Azkue (Euskal Herria), Giulia Ferrato (Italia), Sandra Gomez (Valentzia), Loida Gomez (Murtzia), Itsaso Iribarren (Madril), Angela Milano (Alemania-Euskal Herria), Matxalen de Pedro (Euskal Herria), Idoia Zabaleta (Euskal Herria), Carolina Campos (Brasil), Daniel Pizamiglio (Brasil) eta Luciana Chieregati (Brasil).

Ekimena Muelle3, Azala eta La Fundición sorkuntza-esparruek antolatu dute, BAD Jaialdia, Bilbaoeszena baliabide eszenikoen zentroa, Bilbao Harrobia ekoizpen eszenikoko berrikuntza-zentroa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lankidetzaz.

Ikastaroa

Prestakuntza-programak 250 eskola-ordu izango ditu guztira, hastapen-tailerra eta hiru lan-faseren artean banatuta (apirilean eta maiatzean Azalan, uztailean Muelle 3n eta urrian La Fundicionen). Hiru urrats horien ondoren, garatutako sorkuntza-lanaren jendaurreko aurkezpena egingo da Bilbon, urriaren 22tik azaroaren 2ra bitartean ospatuko den BAD Jaialdiaren barruan.

Izena emateko: muelle3@gmail.com