Bilbao Basketen jarraitzaileek "denen inplikazioa" eskatu dute taldeak aurrera egin dezan

uriola.eus 2014ko uzt. 29a, 10:13

'Aupasocios BB' izeneko plataforman bildutako Bilbao Basketeko akziodun txikien deialdiari erantzunez hainbat lagunek parte hartu zuten atzo eguerdian zein arratsaldean udaltexe aurrean buruturiko protestaldietan. Taldeak ACB ligan jarrai dezan babes ekonomikoa eskatzeko gaur manifestazioan elkartuko dira.

Zaleek eta erakundeek Bilbao Basket lagunduz gero, enpresa pribatuek ere taldea babestuko dutela adierazi dute atzoko bi agerraldietan parte hartu zuten akziodun eta zaleek.

Gaur, uztailak 29, manifestazioa deitu dute. 19:30ean Eliptika plazatik abiatuko dira "denei", bai herritar bai erakunde publiko zein pribatuei "inplikazioa" eskatzeko.

Aste erabakiorra da hau Bilbao Basketentzat behin betiko ACB ligatik kanpo geratuko den edo hurrengo denboraldian bertan jokatzeko aukera izango duen jakitera emango baitu Espainiako kluben elkarteak. 

[2014/07/25] Bilbao Basketek ACB auzitara eramango du

Munduko Kopako maskoten aurkezpena

Uztailaren 28tik 31ra BECen gauzatuko den FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopako maskotak gaur goizean aurkeztu dituzte. Zale eta oinezkoek maskota hauekin argazkiak egiteko aukera izan dute -tartean Areso alkateak-, eta aurrera begira abagune gehiago izango dira.

Saskibaloizaleak Saskibaloiko Munduko Kopako maskota ofizialekin elkartu ahal izateko hautatutako tokiak Bilboko Udaletxea, Doña Casilda Parkea, Barakaldo eta Ereagako hondartza dira; horrez gain, aipatutako toki horietan AEB, Finlandia, Turkia, Dominikar Errepublika, Ukrainia eta Zeelanda Berriko selekzioek abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean BEC!en erabiliko duten baloiaren erreplika erraldoia ere ikusi ahalko da.       

Argazki saridunak

Baloiaren erreplika erraldoia 12:00etatik 20:00etara egongo da puztuta; astelehenean, uztailaren 28an, udaletxe aurrean, Jorge Oteizaren eskulturaren alboan instalatuko da; asteartean, uztailaren 29an, Doña Casilda parkean; asteazkenean, berriz, hilak 30, Barakaldoko Herriko Plazan, eta ostegunean, hilak 31, Ereagako hondartzan. FiBA 2014 Munduko Koparen indarra bizi eta sentitzeko ezinbesteko lau zita dira.

Interesatutako pertsona guztiek argazki lehiaketa batean parte hartu ahalko dute, #spain2014 eta #Bilbao hashtaga erabiliz deitu dena; lehiaketan partida batera joateko sarrera bikoitza lortu ahalko dute, basket onenaz gozatzeko. Baldintza bakarra bete behar da: irudian baloi erraldoia edota maskota ofizialak, eta argazkiaren egilea agertu behar dira. Argazkia Espainiako Saskibaloi Federazioaren sare ofizialetan argitaratu ahalko da, Facebook, Twitter eta Instagramen. 

Boluntarioen parte hartzea

Uztailaren 11n eta 12an kirol hitzordu honen antolakuntzan laguntzeko prestakuntza jaso zuten 350 boluntarioetako batzuk dagoeneko lanean ari dira Saskibaloiko Munduko Kopa Bilbo eta Bizkaira iritsiko dela iragartzeko kaleko ekintza honetan. Hamar boluntariok osatutako talde bat maskota ofizialekin batera egongo da Bilbo eta Bizkaian egingo dituzten joan-etorrietan.