Aste Nagusia 2014

Kaixo konpartsak dekorazia aldatu du Udalaren zetsura pairatu ondoren

uriola.eus 2014ko abu. 13a, 09:46

Konpartsakideek azaldu zutenez, atzo eguerdian jakinarazi zieten Udaletik, txosnaren goikaldean dagoen margo bat kentzea ezinbestekoa zela. Irudian "All Cops are bastards" irakur zitekeen. Arratsaldean, STOP ikurra eta zentsura hitza jarri zituzten margolanaren gainean.


Hiru egun barrru emango zaio hasiera Bilboko Aste Nagusiari eta ondorioz, konpartsakideak buru-belarri lanean dabiltza txosnak eta jai egunetarako beharrezkoa den guztia muntatzen.

Egituraren goikaldea bukatuta zuela, Kaixo konpartsak zentsura kasu berri bat pairatu zuen atzo. Eguerdian, Udaletik jakinarazi zieten, euren dekorazioaren baitan zegoen margo bat kendu behar zutela. Bertan "All cops are bastards" zioen grafiti bat irakur zitekeen.

Arratsaldean, irudia moldatu zuten konpartsako lagunek eta bere ordez, STOP seinale bat margotuko dute zentsura hitzarekin batera.