Bilbok txapeldun berria ezagutuko duen Jai Alai World Tour-eko Banakako MPB Txapelketaren finala jasoko du ostiralean, abuztuak 22. Iazko kanpainan bezala, Club Deportivo Bilbao frontoia banakako txapelketaren finalaren eszenatokia izango da berriro.
Txapelketako azken fasea benetan interesgarria eta zirarragarria ari da izaten. Finalaurreko estuen ostean, non tentsio eta kalitate handia ikusi ahal izan den, azkenean Enbil eta Egiguren II-a izango dira ostiraleko finalean indarrak neurtuko dituzten pilotariak.
Atzoko lehen finalaurrekoan, Etchetok 12-11 eta 12-9 irabazi zion Txasiori. Lanak ondo egin zituen baina garaipen gazi-gozoa izan da Bidarteko jokalariarentzat, izan ere, ez dio balio izan ostiraleko finala jokatu ahal izateko. Bere profesionaltasuna agerian utzi beste behin Etchetok nahiz eta emaitza horrekin azkenean biak kanpoan geratu, Enbil-ekiko averagea eskasagoa izan baitute.
Bigarren finalerdian, Egiguren IIak ez du hutsik egin eta finalera dena irabazita helduko da. Enbil 2-1 garaitu zuen atzo donostiarrak nahiz eta aurkariak lehen set-a aurrera atera (11-12). Ostean, 12-8 eta 5-3 garaitu zuen donostiarrak eta biek finalerako sailkatuta bukatu dute lehia.
Gauzak horrela, Mikel Egiguren eta Enbil izango dira azkenean Txapela lortzeko nor baino nor lehiatuko direnak ostiraleko final handian. Bi pilotariek, azken aukera honetaz baliatu beharko dira garaipena lortzeko. Printzipioz, Mikel Egiguren da txapelketa bereganatzeko faborito nagusia.
Txapelketa hau Bilboko Aste Nagusian sartzen den lehenengo zesta festibala da.
Aritz Erkiaga ez da izango
Iaz Egiguren eta Aritz Erkiagak jokatutako finala ezin izango da errepikatu, izan ere, Ispaster-eko aurrelariak aurten ezin izan du parte hartu Miamiko enpresarekin dituen konpromezuak direla eta. Mikel Egiguren txapeldunordea da beraz, finala irabazteko hautagai nagusia. Hala ere, hori Bilboko frontoian erakutsi beharko du abuztuaren 22an.