Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierri-Mungialdearako esleipenen artean, Artxandako linea ixtea erabaki du, eta Bilboko Udalak jakitera eman duenez ez du zerbitzu hori beregain hartuko. Horregatik Bilbo-Artxanda A3216 Bizkaibusaren erabiltzaileak protestaka dabiltza abuztuaren amaieratik. Atzo -igandea-, esaterako, Areatzan jardun zuten sinadurak batzen. Artxanda plataformako kideek "ez dezagun busa gal" lelopean babesa eskatu zieten bilbotarrei. "Hainbat eta hainbat hiritarren garraiobide bakarra dena" defendatzeko.
Plataformaren esanetan, "ezinbestekoa da autobusari eutsi eta Aldundiak eta Udalak bere erabakian atzera egin dezaten, garraiobidea erabiltzen duten kolektibo anitzen beharrei erantzuneko". Neurriak 350 auzokide eta Artxandan kokatutako jatetxe, hotel eta 3. adineko egoitzetako langileak eta zerbitzu horien erabiltzaileak "kaltetzen ditu", plataformak salatu duenez.
[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"
[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu