Eskoziako eta Katalunian egitekoak diren independentziaren aldeko kontsultak babestuko dira biharko hitzorduan, Plaza Barrian. Bi herri horiek egiten ari diren bidea erreferentzia dira euskaldun askorentzat, eta horregatik ekitaldiaren goiburu gisa "Euskal Herrian... gure esku dago" huatatu dute.
Irailak 18, eskoziarrekin bat
Eskoziarrek euren etorkizunaren erabakiko duten egunean, Deustuko Gure Esku Dago lantaldeak kalejira eskoziarra prestatu du. Ostegun arratsalderako honako deia zabaldu dute: "Kaleratu zure bandera, gona... margotu aurpegia". Kalejira 19:00etan hasiko da Müllerrenean (Ramon y Cajal 42) eta Deustuko hainbat gune, eta tabernetatik, pasako da.