uriola.eus

Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

  Politika  Alde Zaharra

Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu auziperatuen errekurtsoa. Hortaz, laur bilbotar kartzelan sar daitezke epe laurrean urtebeteko espetxe zigorra betetzera. Hainbat hiritarrek osatutako babes taldeak iritzia ematea "ez dela delitua" defendatu du, eta kasu honen "kriminalizazioa" salatu du: "Adierazpen askatasunaren aurkako eraso larria da". Gaur agerraldi masiboa egitekoak dira.

Alde Zaharreko Maite Perez auzokidearen heriotzaren 25.urteurrenean iritzi artikulua argitaratu zuten hainbat bilbotarrek komunikabideetan. Testu horretan islatu zituzten ideiengatik Audientzia Nazionalean epaituak izan ziren "terrorismoa goratzea" egotzita, 2014ko otsailean. Urtebeteko espetxe zigorra ezarri zieten orduan. Auzitegi Gorenean aurkeztu zuten errekurtsoa ez dute tramitera onartu orain eta, hori dela eta, lau pertsona espetxe zigorra betetzeko arriskuan daude.

Oroimena Delitua Denean izeneko lantaldeak jakitera eman duenez, auziperatuetako bat Adin Txikikoen Auzitegian epaituko dute, eta beste auziperatu bati 7.300 euroko isuna ezarri diote.

Lantaldeak "alarma gorria" piztu du, eta hainbat deialdi egin ditu. Gaur, irailak 16, "prentsaurre masiboa" egingo dute 11:00etan Exebarrieta plazan. Ostegunean, irailak 18, "burrunbada" egingo dute 20:00etan Etxebarrieta plazatik hasita eta ostiralean, irailak 19, manifestazioa 20:00etan Etxebarrieta plazatik hasita.

2014/09/16 11:00

Etxebarrieta plazan Alde Zaharra

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa