Europako ezkerrean, eztabaida nahiko goria bizi izan dugu. Faxismoaz, inperialismoaz eta nazioarteko logikez ugari eztabaidatu da. Eztabaida hau sustatu eta Donbasseko herriari elkartasuna erakutsi asmoz, hitzaldia antolatu dugu Bilbon. Zirika! herri gunean izango da, gaur, asteazkena 19:45ean.
Askapena, Ernai, Sare Antifaxista, Uribarritzen, eta EH-Donbass Komitearekin batera antolatu dugun ekitaldian, Jon Kortazar izango da hizlari. Kortazar historialaria eta ekialdeko gaietan aditua da, eta guzti honetaz bere ikuspegia emanez, eztabaida aberatserako aukera emango digu.
Hitzordua gaur, irailak 24, izango da 19:45ean, Zirika! herri gunean, Erronda kaleko 12. zenbakian.