Deiaren esanetan, Covitek "desobedientzia" ekintza moduan izendatu du atzokoa, eta "euskal instituzioei egindako erronka" gisa. Gainera, ETAko 12 biktimek gisa kate bat osatu zuten, plaka jartzeaz arduratu zen pertsonari babesa agertzeko. Haien hitzetan "herri harresi" bat izan zen. Consuelo Ordoñez, taldeko presidenteak argitu zuenez, "botere publikoek ez badituzte horrelako plakak jartzen biktimak erail zituzten tokian, haiek jarriko dituzte".
Atzo arratsaldean Martzana kaian jarritako plakak Maria Luisa Sanchez Ortega dakar gogora, 1987ko otsailaren 19an, Renault kontzesionario batean jarritako lehergailu baten ondorioz hildako emakumea.
Arratsaldeko azken ordurako, plaka zinta amerikarrarekin estalita zegoen.