"Palestinak okupaturik jarraitzen du"

uriola.eus 2014ko ira. 23a, 08:00

Israelgo kolonizazioaren aurrean, "boikota, desinbertsioa eta zigorrak" eskatzen dituen BDZ taldeak elkarretaratzea deitu du larunbat honetarako.

Palestinako okupazioaren "amaiera" eskatzeko kontzentrazioa deitu du Euskal Herriko BDZ taldeak. Palestinak "okupaturik jarraitzen du", taldeak adierazi duenez, eta Israelen "kolonizazioa eta apartheida" salatzeko larunbateko, irailak 27, protestaldian parte hartzeko mezua zabaldu du jendartean. Hitzordua eguerdian izango da, Arriaga plazan.

 

Euskal Herriko BDZ taldea