Artxandako Igoeraren V. Martxan bildutako dirua Bilboko jantoki sozialei emango zaie

uriola.eus 2014ko urr. 13a, 08:15

Irteteko hiru ordutegi egongo dira aurtengo edizioan, ahalik eta parte-hartzailerik gehien batzeko proba honetan. Martxa honek ordu bitik ordu bi eta erdira bitarteko iraupena izango du, 250 metroko desnibela eta 9 kilometroko ibilbidea.

Proba benefikoa da, beren-beregikoa mendi-ibilia familian egiteko. Martxa honetan bilduko den diru guztia Bilboko jantoki sozialei emango zaie.

Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, eta bosgarren edizio honetan ahalik eta parte-hartzailerik gehien batzeko asmoz, antolatzaileek hiru ordutegi finkatu dituzte irteteko: lehenengoa, 10:00etan, bigarrena, 10:30ean eta azkena, 11:00etan. Irteera guztiak Bilboko Areatzan egingo dira eta ibilbidea hauxe izango da laburbilduta:

Areatza—Udaletxeko zubia – Guggenheim museoa – Salbeko zubia – Jesus Maria ikastetxeko bidea – Enekuri-Artxanda errepidea – Artxandako futbol-zelaia – Landetabidea – Andra Maria auzoa – Ugatz Parrokoaren zeharkalea – Etxebarria parkea - Areatza

Anoa-postua Artxandako futbol-zelaian izango duen martxa honek ordu bitik ordu bi eta erdira bitarteko iraupena izango du, 250 metroko desnibela eta 9 kilometroko ibilbidea.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete El Correo egunkariaren dendan (Rodriguez Arias k. 43). 2 euro ordaindu behar dira eta parte-hartzaile guztiei emango zaizkie opari bat eta pintxo bat, Artxandako Igoera Herri Martxako ibilbidea amaitu ondoren. Ume txikien parte-hartzea saritzeko, berriz,  antolatzaileek animazioa eta puzgarriak jarriko dituzte.

Toki paregabean bizimodu osasungarria eginez goiza eman nahi dutenek, datorren domekan, urriak 19, El Correo egunkariak antolatu eta Bilboko Udalak, beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin batera  babestutako Artxandako Igoera V. Mendi Martxan har dezakete parte.