Mintza bazkaria Maison 13n

uriola.eus 2014ko urr. 17a, 09:00

Dendari kaleko 30. zenbakian dagoen Maison 13 etxe okupatua desalojo arriskuan dagoela azaldu zuten bertako lagunek, irailaren amaieran. Geroztik, astero, ‘Erresistentzian bizi gara’ lelopean hainbat egitasmo egin dituzte eta egiten jarraituko dute. Gaur euskaraz mintza praktika egiteko elkartuko dira bazkalorduan.

Irailaren 23an, La Maisonen web gunean, eraikina desalojo arriskuan zegoela argitaratu zuten. Bertako lagunek azaldutakoaren arabera, "ekaineko desalojo saiakeran jarritako salaketagatik deklaratzeko deialdia" heldu zaie baina oraindik informazio gutxi daukatenez, aurrerago egoeraren berri emango dutela adierazi dute.

Egoera honen aurrean, ‘Erresistentzian bizi gara’ lemapean egitarau "konstantea" egiten ari dira. Gaur 15:00etan euskaraz bazkalduko dute. Mintza taldea bazkaltzeko elkartuko da, alegia. "Ekarri zure janaria eta euskaraz hitz egin", horixe da zabaldu duten deia.

Aste honetako egitaraua

Urriak 17, ostirala

- 15:00. Mintza bazkaria (ekarri zure janaria eta euskaraz hitz egin).

Bestalde, La Maisonetik gogora ekarri dute, eraikina goizez eta arratsaldez dagoela irekita eta astelehenero, euskara ikasteko gau eskolak egiten dituztela 19:30etatik aurrera.

[2014/05/21] La Maison eraikina berriz ere okupatu dute

[2014/06/11] Maison 13 etxe okupatua hormatu dute barruan jendea zegoela eta orden judizialik gabe

[2014/09/12] Ekintzaz beteriko asteburua La Maisonen

[2014/10/08] ‘Izan Zirikatzaile!’ proiektua aztertuko dute Maison 13n