Gaur -azaroak 5-, lehen saioan (19:00etan Hika Ateneoan) REAS Euskadiko Zaloa Perez Hernandorenak Ekonomia solidarioaren oinarrizko kontzeptuak hitzaldi-tailerra eskainiko du eta jarraian EKHI txanponeko kide Miguel Angel Gonzalez eta Esther Jimenezek Eredu zehatz bat: tokiko moneta eta solidarioa: EKHI izenekoa.
Azaroaren 6an, azoka izango da 18:30etatik aurrera, kontsumo zuzena garatzen duten talde, enpresa eta erakundeentzako elkargunea. Ekonomia solidarioa eta nekazal garapena: Bizkaiko esperientzia izeneko mahai ingurua hasiko da 19:30ean eta bertan parte hartuko dute EHNE Bizkaiko Isabel Alvarezek, Esnetik koopertaibako Pepek eta Lurrekin erakundeko Iñakik. Hiruek nekazal sektorearentzak sareak sortzea eta kontsumo zuzenak suposatzen duena azalduko dute. Elikagaien dastaketarekin emango diote amaiera jardunaldiei.