Irailaren 23an, La Maisonen web gunean, eraikina desalojo arriskuan zegoela argitaratu zuten. Bertako lagunek azaldutakoaren arabera, "ekaineko desalojo saiakeran jarritako salaketagatik deklaratzeko deialdia" heldu zitzaien.
Egoera honen aurrean, ‘Erresistentzian bizi gara’ lemapean egitarau "konstantea" egiten ari dira. Gaur, 11:30ean, makrame tailerra egongo da; 18:00etan, PAH-Kaleratzerik ez taldearen asanblada; eta ordu berean, Maison Hamahiruko asanblada.
Bihar, azaroak 28, 10:00etan, Akroyoga ikastaroa eskainiko dute neskei zuzenduta eta 15:00etan, mintza bazkaria egingo dute ostiralero legez. Bertara, janaria eramatea eskatzen dute eta euskaraz hitz egitea.