Andre ta Jabe erakusketa Erriberako Merkatuan

uriola.eus 2014ko abe. 19a, 10:15

Indarkeria sexistaren alde guztiak erakusten dituen lan artistikoa ikusgai egongo da gaur hasi eta abenduaren 26ra arte Erriberako Merkatuko bigarren solairuan, Mesedeetako zubitik hurbilen dagoen aldean.

Gaur, abenduaren 19an hasi eta hilaren 26ra (barikua) bitartean, Andre ta Jabe erakusketa ibiltaria ikusgai izango da Erriberako Merkatuan.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna zela-eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak bultzatutako Andre ta Jabe sentsibilizazio-kanpainan parte hartu ondoren,   EHUko Arte Ederretako Fakultateko 16 ikaslek asmatu eta bederatzi figurak osatzen dute erakusketa.

Bederatzi figurek modu grafikoan erakusten dute indarkeria sinbolikoari buruzko gogoeta-prozesua; bederatzi eztabaida-mahairen bueltan taxutua kirolaren, komunikazioaren, lanaren, gazteriaren, partaidetza sozialaren, artearen eta kulturaren, maskulinitateen eta politikaren esparruetako gizarte eta kultur eragileek parte hartzeko.

Azaroaren 22an Emakumeen Azaroaren 25eko plazan jendaurrean aurkeztu zenetik, eta Erriberako Merkatura ailegatu baino lehen,  erakusketa ibiltari honek hainbat leku bisitatu ditu: Alondegiko ataria, Bilbao Arte Fundazioa eta EHUko Arte Ederretako Fakultatea

Andre ta Jabe poltsak opari

Erakusketa Erriberako Merkatuan egongo den egunetan Andre ta Jabe kanpainako 2.000 poltsa banatuko dira merkatuko bezeroan artean. Informazioa emateko triptikoa daramate poltsok, emakumeen aurkako egunean eguneko indarkeria sexistaren erak eta adierazpideak erakusteko premiari erantzuten diona, genero-indarkeriaren kasuetarako Udalak dituen telefonoak adierazita.

Erakusketa han-hemen

Ahalik eta herritar gehienek ikus dezaten, erakusketa auzoetara ere iritsiko da Udaltegien bidez. Bilbao Metrok ere Andre ta Jabe kanpaina osoari buruzko informazioa jarriko du geltoki batzuetan.

[2014/11/12] 100 emakume bilbotarrek indarkeria sotilaren inguruan hausnartuko dute

[2014/11/13] 100 esperientzia indarkeria sexistari aurre egiteko