4/08 sumarioaren baitan 35 pertsona izango dira epaituak urtarrilaren 12, 13, 14, 19, 20, 21, 29 eta 30 bitartean. ETAko kide izatea leporatuta, 10 urteko espetxe-zigor eskaerari eta kargu publikoan aritzeko beste 10 urteko debekuari aurre egin beharko diote.
Epaituen artean, hiru bilbotar daude, Joana Regueiro, Mikel Etxaburu eta Gorka Diez; hirurak, 2007ko urriaren 10ean atxilotu zituzten Seguran egindako sarekada batean. Joana Regueirok bi urte eman zituen Soto del Real, Brieva, Villabona eta Alkalako espetxeetan eta 2009ko abenduaren 2an, 30.000 euroko fidantzapean aske geratu zen. Mikel Etxaburu 2010eko otsailaren 6an askatu zuten 50.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Bestalde, Gorka Diez 2009 irailaren 22an aske utzi zuten 15.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Indautxuarra bada ere, azken urteak Zuian bizitzen eman ditu Diezek.
Hiru bilbotarren auziperatzea gaitzesteko, San Inazion, Bilbo Zaharrean eta Indautxun; Regueiro, Etxaburu eta Diezen auzoetan elkarretaratzeak burutuko dituzte datozen egunetan. Urtarrilaren 9an, ostirala, 19:00etan, mobilizazioa egingo dute Bilbo Zaharreko plazan "Epaiketa politiko gehiagorik ez!" lelopean. Bestalde, lelo berdinarekin, urtarrilaren 12an, astelehena, 19:30ean, giza katea egingo dute Sarrikotik San Inazioko Lebante plazara. Egun berean, hilaren 12an, elkarretaratzea deitu dute 20:00etan Indautxuko plazan.
Akusatuen zerrenda
Aizpea Abrisketa, Aurore Martin, Tomasa Alejandro, Nuria Altzugarai, Egoitz Apaolaza, Aitor Aranzabal, Alazne Arozena, Karmele Aierbe, Iñigo Balda, Pernando Barrena, Gorka Díaz, Anjel Elkano, Mikel Etxaburu, Maite Fernández Labastida, Marije Fullaondo, Ino Galparsoro, Peio Galvez, Jon Garai, Mikel Garaiondo, Antxon Gomez, Asier Imaz, Eusebio Lasa, Iñaki Olalde, Aner Petralanda, Juan Joxe Petrikorena, Joana Regueiro, Arantza Santesteban, Patxi Urrutia, Joseba Zinkunegi, Mikel Zubimendi, Gorka Murillo, Jesus Mari Agirre, Juan Carlos Ramos, Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi.