Igandean, urtarrilaren 25ean, hauteskunde orokorrak izango dira Grezian. Hauteskundeotan Syriza alderdiak "ezkerreko gobernua osatzeko aukera errealak" dituela uste dute Syrizarekin elkartasuna agertu duten herritarrek gaur Bilbon. Syrizak Europan zehar "itxaropena piztu duela".
Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politikoak, eta norbanako ezberdinek, manifestu bat adostu eta irakurri dute Hika Ateneoan, 'Syriza: Grezia, Europa eta Euskal Herrirako aukera' izenekoa. Manifestuak atxikimendu asko jaso ditu jada. Nahi duen orok sina dezake Interneten. Manifestua sinatzeko: syrizarekin.wordpress.com
Elkarretaratzea, igandean
Igandean, hauteskunde egunean, 'Grezian aldaketa sozialaren alde' lelopean mobilizazioa deitu dute 12:00etan Arriaga plazan.
Manifestua
SYRIZA: GREZIA, EUROPA ETA EUSKAL HERRIRAKO AUKERA
Pairatzen ari garen krisi global hau agerian uzten ari da egungo eredu politiko eta ekonomikoa ezbidezkoa eta antidemokratikoa dela. Gizaki guztien beharrizanak modu bidezkoan eta planetarekiko modu arduratsuan asetzeko gauza ez den eredua, hain zuzen ere. eta izaera antidemokratikoa geroz eta argiago nabarmentzen duena, agintari politikoek elite ekonomikoari baino ez diotelako men egiten.
“Merkatuek” (hots, aberatsek) eta Troikak (NDF, Banku Zentrala eta Europako Batzordea), demokratikoki (gutxi gora behera) hautatako gobernuek baino botere handiagoa dute. Austeritatea, eskubide eta giza-prestazioen murrizketak, geroz eta handiagoa den genero-desberdintasuna, langabezia eta pobrezia errealitate honen ondorioak dira. Eta egoera hau modu bortitzean pairatzen duen herri bat baldin badago, zalantza barik Grezia da, politika neoliberalak modu zorrotzean aplikatzeko laborategian bilakatu delako eta burujabetza lapurtu dioten eskuhartutako Estatua delako. Guzti honen emaitza gizarte-hondamena da, herri horren biztanle gehienentzako jasanezina den egoera.
Baina Grezian alternatiba itsaropentsua ere egituratzen ari da, gehiengo langilearen interesei eliteen interesen gainetik lehentasuna eman nahi dien proiektua, hain zuzen ere. Beldurra, xenofobia, txiroen arteko gorrotoa, segurtasunaren izua eta muturreko eskuinean nagusitzen ari diren bestelako mezuen artean, Syrizak kontrako norabidean gauzak eraldatzeko aukera ordezkatzen du. Horregatik, ñabardurak ñabardurak, bere gizarte-aldaketarako programaren alde egin nahi dugu, urte hauetan austerizidioari aurre egin dioten herri-mugimenduena ere, hein handi batean, badelako.
Boteretsuek badute euren agenda global propioa, eta, hortaz, herrien arteko nazioarteko elkartasuna sendotzea estrategikoa da. Euskal Herritik Greziako herriaren borrokaren aldeko mezu irmoa kaleratu nahi dugu, eta baita ere, euren aldaketa-haizeek aurrera egin eta gureak eta kontinente guztikoekin bat egiteko gogoa ere.
Argi daukagu ezin direla nahastu Boterea eta gobernua, eta hauteskundeen zein erakundeen bidea ez dela bakarra, ezta onena ere, eraldaketa sakonak sortzeko. Hala ere, une honetan Syrizaren garaipen elektorala, Grezian, eta Europa osoan borrokarako pizgarria izan daitekeena uste dugu.
Zentzu honetan, urtarrilaren 25ean egingo diren hauteskunde orokorrena, Troika eta Kapitalaren Europa geldiarazteko oso aukera garrantzitsua da, eta baita herriek eta hiritarrek euren etorkizuna libreki hautatzeko duten eskubidea aldarrikatzeko ere, kanpoko eskusartzerik gabe.
Mehatsuek eta txantaiek, edo komunikabide hegemonikoek erabiltzen dituzten bildurraren politikek, Syriza Europa osorako adibidea eta aliatua izan daitekeela erakutsi baino ez dute egiten. Syrizak ordezkatzen duen aldaketarako aukeraren aurrean beldur direlako izua sortzen saiatzen dira. Presio antidemokratiko hauek salatu nahi ditugu eta, era berean, Greziako herriak bere gobernua demokratikoki aukeratzeko eta euren etorkizunean libreki eraikitzeko duen eskubidearekiko begirunea aldarrikatzen dugu.
Horregatik, azpian sinatzen dugun erakunde eta lagun guztiok Greziako herriarekiko elkartasuna publikoki adierazi nahi dugu, eta, era berean, Syrizak hurrengo hauteskundeak irabaztea nahi dugu, herri eta pertsonen Grezia eta Europa eraikitzen hasteko.
Sinatzaileak - Antolakundeak
Gorripidea, Mundu bat, Aralar, Eusko Alkartasuna, Gazte Komunistak, Feministalde Talde Feminista, Ezker Gogoa, Comisiones Obreras de Euskadi, Ezker Anitza – Izquierda Unida, PCE-EPK, Bakea ta duintasuna elkartasuna – Paz con Dignidad, Centro Documentación Mujeres Maite Albiz-Bilbao, Sortu, Alternatiba, EHBildu, Eraiki Gazteak, SODePAZ, Podemos- Ahal Dugu Bilbao, Federación de Republicanos de Bizkaia, Ikasle Ekintza, Consejo Ciudadano de Podemos Santurtzi.
Sinatzaileak- Norbanakoak
Sergio Campo Lladó, Gonzalo Fernández, Juan Hernández Zubizarreta, Iker Casanova, Iñigo Martínez Zatón, Igor Zulaika, Paul Nicholson, Martín Barriuso Alonso, Esteban Sainz Sainz, Alberto Nadal, Oskar Matute, Fernando Rubio, Tomás Fernández, Iñaki Acha, Iagoba Itxaso, Miren Basaldua Garay, Maite Elizondo, Jon Lasa Laboa, Mikel de la Fuente, Oscar Rodríguez Manjón, Aitor Miguel Quintana, Eva Saenz de Ugarte, Héctor Prieto, Juan Guillermo García de la Fuente, Felipe Martínez Casares, Juanjo Basterra, Iñaki Azkarraga, María Hortensia Alda, Jon Sanz Landaluze, Begoña Vesga Allende, Juan María Sánchez, Marijo, Jabier Saenz, Asun Merinero Sierra, Llum Saumell, Patxi Gaztelumendi, Iñaki Ullibarri, Iñaki Markiegi, Ricardo Ortega, Valentina Torres, Laura Ruiz Saenz, Ana Sáenz, Vanesa Baños, Niko Cuenca, Inma Arco, Isabel Uria Serrano, Andrea Uña, Santi Martínez, Josu Perea, José Ramón Castaños, Ander Busto, Begoña Rodríguez, Anabel Sanz del Pozo, Silvia Piris, J.M. Mendikute Muxika, Monike Gorostizu, Alberto Iturbe Uriarte, David Lopategi, Raquel del Olmo, José M. González-Casanova, Greta Frankenfeld, Ayem Oskoz Urrutikoetxea, Gurutze Maguregi González, José María García García, Mario Sánchez del Rincón, Jon Hernández Hidalgo, Lander Martínez, Concepción Castillo Caño, Adolfo Carballeda Uriagereka, Pedro Ugarte Jayo, Beatriz Plaza, José Alfredo Montañés, Ane Garay, Arantza Sempruún Romeo, Josu Estarrona, Ana Etxarte, Elena Martínez Ceregido, Arantza Urkaregi Etxepare, Ubaldo Ortiz Rodrigo, Alberto García Fernández, Lourdes Segura Ramos, Celia Marañon, Esther Dehesa Arregui, Susana Andino García, Bingen Saitua, Mikel Chicote, M.Luisa Menendez Aguirre, Asier Larrañaga, Gorka Martija, Zesar Martínez, Yolanda Jubeto, Iñaki Barcena Hinojal, Txema Gorostiaga, Xabier Aierdi Urraza, Rikardo Otxoa, María Pilar Ruiz Ojeda, Igor Usabiaga, Luis Rubio Lertxundi, Isra Alonso, Anton Borja Alvarez, Miren Irusta Estala, Antonio Mogollón, Ramón Zallo, Gorka Bueno, Gorka Alvarado, Begoña Chicote Fernández de Viana, Txebi Ausin, Maria Jesus Echevarria, Ángel Elías, Uri Ruiz Bikandi, Alba Fatuarte, Jokin Rego, Erenia Sanz, Luis Mouliaa Mayor, Amaia Agirresarobe, Ander Gutiérrez-Solana Journoud, Joseba Permach, Maite Ubiria Beaumont, Beñat Irasuegi Ibarra, Dani Gutiérrez Porset, Manu Rezola, Salvador González Santiago, Igor Mera, Rubén Belandia Fradejas, Eneko Rodríguez, Jesus Uzkudun, Ana Viñals Blanco, Aitor Etxebarria Elordi, Sergei Makhnoff Tyrtoff, Manuela Ruiz, Maite Espinosa Mendikute, Mikel Zurbano, Iñigo Muñoz Mateos, Mª Cruz Ruiz de Asua, Amaia Herrero Oiarzabal, Petxo Idoiaga, Iñaki Díez Rivera, Carlos Askunze Elizaga, Jesús García Garde, Mar Crespo, Jesús María Rey González, Mikel Garmendia, George Haidoulis, María Jesús González, Jesus L. Garay Hinojal, Carmen Díez Mintegui, Mariano Peinador García, José María Ortega Lindosa, Ana Calvo Bautista, Miriam del Río, Josetxo Alvarez, Esteban Jara, Andere Aresti, Ander Vizán Amorós, Javier Lekuona, Antton Karrera, Andoni Basterra Urrutia, Mikel Elezgarai Goñi, Blanca Merchán, Patxi Bengoa, Iñaki Gortazar Golzarri, Jospo Barrutia Sololuze, Mikel Isasi, Arantza Fernandez de Garayalde, Antxon Rodriguez Restegi, Begoña Barrutia Aretxederra, Aitor Cid, Loli García García, José Luis Longarte, Lala Juaristi Linacero, Sergio González Miguel, Txema Hormaetxea Pérez, Miguel Fernández Sánchez, Esperanza Moraza, Ibon Rodríguez Larrinaga, Aritz Obregón, Juan A. Mejias, Juan José Unzilla Atxotegi, Matxalen Sotillo, Monika Plazaola, Roberto Fernández, Joxe Iriarte “Bikila”, Pablo Anel Bocca Aschmuñez, Jesús Martín Diaz, Joseba Barriola Zabaleta, Isra Escalante, Asier Blas Mendoza, Ernesto Merino Amiama, Iñaki Mendiguren, Ildefonso Ezkauriatza, Xanti Ugarte Solaberrieta, Sabino San José Rodríguez, Maritxu Goikoetxea, Patxi Xabier Lasa Aristu, Jose Luis Encinas, Josune Sanz, Encarni Rodríguez, Pedro Ibarra Güell, Alvaro Irastorza, Raúl Urquijo Castillo, Javier Arza, Kepa Olaiz, Miren Arantzazu Uzkiano Gomez de Segura, Patxi Zabalo, Maialen Chantre Irazoki, Maribel Mendia, José Mª Ros Antona, Arrate Landa Bidabueu, Juan Ramon Garai Bengoa, Xanti Begiristain Madotz, Josu Miren Oiz, Angel Larraia, Xabier Sanchez, Antonia Galiot Chups, Florencia Savanti, Oinatz Segade Blanco, Andrea Gago Menor, Urbano de la Cruz Benito, Ixiar Uzkiano Iñurrategi, Iñaki Irazabalbeitia, Blanca I. Bazaco, Ester Massó Guijarro, Joaquin Requena Zaratiegui, Javier Calle de la Peña, Peio Menta, Gotzon Martínez Pitillas, José Damián García-Moreno López, Carlos Guillén, Andoni Arriaga, Koro Irazoki, Miguel Martinez, Serafin Basauri, Jose Antonio Zaballa Duoandikoetxea, Rosa García Pérez, Mara Corcuera Sanz, Víctor Selegante Loyate, Sorne Lizarraga, Josefa Hernández Jiménez, Paula Clemente Vega, Fernando Berasain Gainza, Javier Gonzalez Alvarez, Afro Olabe, Josefa Antonia Hernández Jiménez, Eugenia Martin Comino, Eusebio Etxarren, Rosa Belen Agirregomezkorta, Naike Diez Urruzola