'Euskal Herria TTIP EZ' manifestua aurkeztuko dute gaur La Bolsan

uriola.eus 2015ko urt. 28a, 09:36

Nazioarteko merkataritza hitzamen eta akordioen eraginak "kezkatuta" ditu Euskal Herriko hainbat erakunde eta lagun. Ondorio murriztaileak izango dituztela pentsatzen dute, interes publikoaren alde egindako lana suntsituko dutela. Xehetasun gehiago gaur emango dituzte La Bolsan 'Euskal Herria TTIP EZ' manifestuaren aurkezpenean. 

"Prekarietatea, pobrezia eta iraunaldiko luzeko langabezia handitzen ari dira; sektore publikoa pribatizatzearen alde egin da; lan-baldintzak desregularizatu egin dira; eta gizarte eskubideak, murriztu. Eskubide zibilak mugatu egin dira, eta abar". Hori da gaurko deialdian parte hartuko duten 30 taldek partekatzen duten ikusmoldea. 

Gizarte zibileko hainbat erakunde eta hainbat pertsona dira eta erabat "kezkatuta" daude Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertso Hitzarmenak (Transatlantic Trade and Investment Partnership - TTIP, ingeleseko laburtzapenean), Kanadarekiko Akordioak (Comprehensive Economic and Trade Agreement - CETA) eta TISAk (Trade in Services Agreement) "eragin negatibo handia izango dutelako".

"Oso interes publiko anitzen alde egiten dugu lan, hala nola, hurrengoen alde: ingurumenaren babesa, frackinga, elkartasun internazionalista, osasun publikoa, nekazaritza, kontsumitzaileen eskubideak, elikagaien eta nekazaritzaren arauen babesa, gizarte eta lan arauak, langileen eskubideak, emakumeen eskubideak –zapalkuntza patriarkalaren aurka—, informaziorako sarbide publikoa, eskubide digitalak eta oinarrizko zerbitzu publikoak, hezkuntza, finantza sistemen kontrol publikoa eta soziala eta animalien ongizatea". Eta lan horiek galbidean egon daitezkeela uste dute.

Ekitaldian parte hartuko dute: EH Bildu, Ezker Anitza-IU, Podemos Ahal dugu, EQUO, Ezkerra, M+J, CCOO Euskadi, LSB-USO, UGT, LAB, ELA, ESK, EHNE, STEE-EILAS, CNT, CGT, Cumbre Social Vasca, Federación Republicanos RPS, Gure Energia, Ekologistak Martxan, ATTAC, AHT Gelditu Elkarlana, Auditoria ciudadana de la Deuda Bizkaia, Desazkundea, Askapena, Asamblea de mujeres de Bizkaia, Basherriak, Fracking Ez, P.A.H., Antikapitalistak, Komite Intenacionalista, Coordinadora ONG, Economistas sin Fronteras, M15M, REAS Euskadi.  

 

ttipez.wordpress.com