Bilbon bizi den ikasle iparamerikarra da otsailaren 29ko goizaldean erasoa jasan zuen emakumea. Atzetik erasotu zuten etxeko atarian sartzen ari zela. Basurtuko ospitalean mediku eta forenseen azterketaren arabera bortxatu egin zuten. Ertzaintzari emaniko deskribapenaren arabera, 25 eta 35 urte bitarteko altuera ertaineko eta azal zuriko gizona izan zen bortxatu zuena, txaketa ilun eta praka bakeroak jantzita zituena. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du erasotzailea identifikatu eta atxilotzeko.
Erasoa salatzeko, 'Indarkeria sexistari aurre egin!' lelopean, elkarretaratzea deitu zuen atzo, 19:00etan, Arriagako plazan, Bilboko Koordinadora Feminisitak. Hainbat herritarrek bat egin zuten hitzorduarekin eta denen artean, indarkeriarekin aurkako aldarria Bilbora zabaldu zuten.
[2015/03/05] Elkarretaratzea egongo da gaur igandeko eraso sexista salatzeko