Raul Alonso Alde Zaharrera bueltatu da 24 urteren ondoren

uriola.eus 2015ko mar. 26a, 09:28

Raul Alonso Alde Zaharreko presoa aske geratu zen atzo goizean 24 urte espetxean eman eta gero. Iluntzean heldu zen Bilbora eta auzotarren harrera beroa jaso zuen.

'Parot Doktrina' bertan behera geratzearen ondorioz, Raul Alonso aske geratu zen atzo goizean. Senide eta lagunak Castello II espetxe sarreran zain izan zituen eta jarraian Bilborako bidea hartu zuten.

Alonso 1991. urteko ekainaren 6an atxilotu zuen Polizia Nazionalak ustez, polizia baten kotxe azpian lehergailu bat jartzera ziola.

2013ko otsailean 'Parot Doktrina' ezarri zioten eta ondorioz, 2021ean aurreikusten zen bere etxeratzea.