Yolanda Jubeto eta Yayo Herrero izango dira hizlariak, "interesgarria bezain beharrezkoa den" liburu honen zazpi idazleetako bi.
Azken urteotan, akademia eta mugimendu feminista "sekulako" hausnarketa egiten ari dira lan kontzeptuaren inguruan, ugalketa-lanak eta zainketa-lanak kontuan izanik, ekarpen teoriko eta praktikoak eginez. "Gogoeta hauen ondorioak, espazio eta egoera desberdinetan lagungarri izango dira emakume eta gizonen arteko desberdintasunak desagertzea helburu duten proposamen feministak eraikitzeko. Honez gain, gizarte feministarako bidea lantzeko lagungarri izango dira, eta bizitzaren arlo guztietan patriarkatuaren aurkako borroka sendotzeko".