Aitor Mazo, magikoa

Lander Otaola, aktorea 2015ko mai. 11a, 09:08

FANT jaialdiaren aurkezpenean Lander Otaola Aitor Mazori abesten (Argazkia: @begoberistain)

Batzutan bizitzan, gutxitan, ia inoiz, pertsona bereziak daude, pertsona magikoak, eta zortea badaukazu zure bizitzatik pasatzen dira haiengandik ikasteko, haiengandik disfrutatzeko, zure izaera eta bizitza betirako aldatzeko. Horrelakoa zen Aitor Mazo.

Aktore bikaina, dibertigarria, maitagarria, pasionala, hunkigarria eta batez ere desberdina, bakarra.

Ni aktorea naiz berari esker, ez dut sekula ahaztuko.

Ezinezkoa iruditzen zait bera ez egotea, ulertezina. Hau idazten dudan bitartean amesgaizto bat iruditzen zait. Idazten dudan guztia gutxi da.

Bihar berriro eguzkia aterako da eta berak ez du ikusiko, injustua iruditzen zait ezagutzen ditudan pertsonen artean bizitza gehien Aitorrek maite zuelako.

Baina egunero zerura begiratuko dut eta Aitorren irribarrea ikusiko dut hodeiak margozten bi eskuekin aldi berean. Gu zaintzen. Gu animatzen eta alaitzen. Beti bezala.

Eskerrik asko Aitor, maite zaitut.

Omenaldia

Datorren ostegunean, hilak 14, Aitor Mazori omenaldia egingo diote, Tartean konpainiakoek antolatuta. Patxo Telleria lankide eta lagunak adierazi duenez, "jai girokoa" izatea nahi dute: "Abestu, hitz egin eta bere omenez topa egingo dugu". Ekitaldia Arriaga antzokiaren atartean 22:00etan hasiko da.

 

[2015/05/08] Aktorea eszenatokian eta kalean

[2015/05/07] Aitor Mazo aktorea hil da

[2015/05/07] Aitor Mazo aktore, gidoilari eta zinema zuzendari bilbotarra hil da