5. barrutiko hauteskundetako emaitzak

uriola.eus 2015ko mai. 25a, 18:02

5. barrutian zenbait aldaketa eman dira. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan EAJk lortu zuen gehiengoa 10.962 botorekin; EH Bilduk bigarren postua 6.054rekin, PSEk higarrena 3.093rekin, laugarren PP geratu zen 3.039 bozka eskuratuta; ondoren IU+Berdeakek 1.461 boto lortu zituzten eta bukatzeko, UPDk 221. 2015ean, EAJk gehiengoa mantendu du baina beherakada nabarmenarekin, 9.546 boto; EH Bildu ere mantendu da 5.796rekin, Udalberrik (IU+Equo+Alternativa Republicana+Podemos) indartsu egin du gora hirugarren postua eskuratuz 2.989 botorekin eta bere atzetik geratu dira PSE 2.577rekin; PP 1.861ekin; Ciudadanos 812rekin eta UPD 186rekin.

* Okerra: San Adrian eta Zabala auzoetako datuetan okerra dago. Ganemos plataformak ez zituen 0 boto eskuratu grafikoetan ageri den bezala.

EAJk, EH Bilduk, PSEk eta PPk behera egin badute ere, aipatzekoa da, EAJk gora egin duela Bilbo Zaharrean (auzo honetan  bigarren indarra du besteetan ez bezala) eta EH Bilduk ere. Koalizio ezkertiarrak Zazpikaletan ere gorakada txikia izan du.

 

* Okerra: San Adrian eta Zabala auzoetako datuetan okerra dago. Ganemos plataformak ez zituen 0 boto eskuratu grafikoetan ageri den bezala.