Bi banda egongo dira bertan; alde batetik, The Rise punk-rock talde alternatiboa, Offspring eta Linkin Parke-en eragina duena; eta bestetik, Falling With Siver, nolabait metalcoreranz hurbiltzen den estiloa duena eta erreferente Black Veil Brides, Blessthefall eta Escape The Fate dituena.
Sarrera doakoa da eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.
Barrutirocken barruan, Bilboko barruti guztietako talde eta bakarlari gazteek (15-35 urte) euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda.
Iazko edizioan hogei bat bandak eta bakarlarik hartu zuten parte. Barrutirocken parte hartu nahi izanez gero, hona informazio gehiago: www.bilbao.net/bilborock.