La Palmako langileek mobilizatzen jarraitzen dute euren lanpostuen defentsan

uriola.eus 2015ko uzt. 2a, 07:55

Lehiaketaren barruan epaileak kaleratze kolektiboa kudeatzeako kontsulten aldiaren hasiera noiz onartuko zain daude langileak, oraingo honetan enpresa likidatzeko. Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten saltokiaren aurrean euren lanpostuen defentsan.

Posta kalean 1927tik zabalik izan den La Palma zapata-dendaren itxierak langileen familiartean sortuko duen "dramaz" ohartarazi nahi izan dute CNT eta LAB sindikatuek. Enpresako zuzendaritzak beharginen oinarrizko eskubideak "likidatu nahi dituela" salatu dute, "beraien erakusleihoko salgaiak balira bezala".

CNTren aburuz, hiritar batzuk "pena" sentituko dute "denda historiko" honen desagerpena dela eta, baina sindikatuak horrela pentsatzen dutenei hausnarketa egiteko eskatu die, langileen egoeraren inguruko hausnarketa: "Negozio horretako salmahaiaren ostean drama familiar asko daude konpondu gabe geratuko direnak".

Atzoko protestaldian 40 urtez lanean egon ostean Lobato familiaren "ostikoa" jaso izana gogor kritikatu zuten langileek dendaren aurrean oihu eginez. "Eurek koltxoi azpian milioiak dituzten biatrtean gu langabeziara goaz. Lapurtu egin digute, maula egin digute, eta zigortuak izan behar dira", zioten.

Zapata sektorean "esplotazio eta lan-jarzapen egoera ezkutuak" salatu ditu CNTk, Zapaterias Laia enpresan, hain zuzen ere. Kudeatzaileek langileen oinarrizko eskubideak ez dituztela errespetatzen adierazi du eta enpresarien "zigorgabetasun jokabideak" publikoki gaitzetsiz jarrituko duela iragarri du. 

 

[2015-06-23] La Palmako langileak borrokan jarraituko dute enpresa ixteko erabakiaren aurrean

[2015-06-11] Lanuzteak hasi dituzte Calzados La Palmako langileek