Nazioarteko brigadisten askatasunaren aldeko kontzentrazioa egingo dute arratsaldean Arriagan

uriola.eus 2015ko uzt. 15a, 09:18

Partido Marxista Leninistak (Reconstrucción Comunista) gaur, uztailak 15, asteazkena, elkarretaratzea deitu du Arriaga plazan 20:00etan 'Nazioarteko brigadisten askatasunaren alde'.

Joan den uztailaren 6an, Kurdistanen izandako Reconstrucción Comunista alderdiko bi kide atxilotuak izan ziren. Brigadistek Kurdistanen YPG eta YPJ Emakume eta Herri Babesaren Unitateekin bat egin zuten, Estatu Islamikoaren aurkako borrokan eta itzultzean erakunde terroristarekin elkarlana leporatuz atxilotu egin zituzten.

Atxiloketa hauek salatzeko eta bi brigadisten askatasuna aldarrikatzeko kontzentrazioa deitu du Reconstrucción Comunista – Euskal Herria alderdiak gaur, 20:00etan Arriaga plazan.

 

PML(RC) – EHk egindako irakurketa eta deialdia hemen

reconstruccioncomunistaeh.blogspot.com.es

@_RCEH