Nazioarteko brigadisten askatasuna aldarrikatu dute Arriagan

uriola.eus 2015ko uzt. 16a, 07:00
Argazkia: Buiaka

Partido Marxista Leninistak (Reconstrucción Comunista) deituta atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek 'Nazioarteko brigadisten askatasunaren alde' lelopean.

Joan den uztailaren 6an, Kurdistanen izandako Reconstrucción Comunista alderdiko bi kide atxilotuak izan ziren. Brigadistek Kurdistanen YPG eta YPJ Emakume eta Herri Babesaren Unitateekin bat egin zuten, Estatu Islamikoaren aurkako borrokan eta itzultzean erakunde terroristarekin elkarlana leporatuz atxilotu egin zituzten.

Atxiloketa horiek salatzeko eta bi brigadisten askatasuna aldarrikatzeko kontzentrazioa izan zen atzokoa.

PML(RC) – EHk egindako irakurketa eta deialdia hemen

reconstruccioncomunistaeh.blogspot.com.es

@_RCEH