Aste Nagusia 2015

Kulturgunea ere indartsu dator Aste Nagusira!

uriola.eus 2015ko abu. 18a, 13:11

Txinbotarrak eta Altxaporrue konpartsak osatzen duten Kulturguneak ere egitarau zabala prestatu du Aste Nagusirako. Gose, Habeas Corpus, Ze Esatek!, DJ Bull edo Las Tea Party entzuteko aukera izango dugu, besteak beste. Baina musikaz gain, egun osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira bertan. 

Egitaraua

Abuztuak 22, larunbata

- 15:00. Lehenengo Altxabazkari mundiala! 10 urte eta aurrera!

- 16:30. Altxaporruetik San Antonera kalejiran.

- 17:00. Jaitsiera golokoekin San Antonetik hasita.

- 19:00. Marijaiari ongo etorria Areatzan.

- 20:00. Txosnen irekiera.

Abuztuak 23, igandea. Txinboeguna

- 12:30. Kulturgune eta Euskalguaren arteko umeentzako intertailerrak.

- 13:00. Txikigunea: igerilekua Txinbon eta Txinbo photocall-a.

- 13:00. Poteoa Txinbatukadarekin.

- 15:00. Bazkaria Txinbon.

- 16:00. Kantu herrikoiak Txinbon.

- 19:00. Poteoa Fabe de Fukarekin Kulturgunetik hasita.

- 23:30. Kontzertuak: Ze Esatek! eta Xaiko.

Abuztuak 24, astelehena

- 11:00-14:00. Azoka ekologikoa Altxaporruen.

- 13:00. Umeentzako ekimenak.

- 15:00. Euskal Herriko nekazari gazteen bazkaria Altxaporruen (sarrerak Altxaporruen salgai).

- 17:00. Aerobiton (Satorrak konpartsan. Bilboko Kanpartsak antolatuta).

- 23:30. Kontzertuak: Pomeray eta Gose.

Abuztuak 25, asteartea Kulturgune Eguna

- 09:45. Bilboko Konpartsen sukaldaritza txapelketako patata tortila lehiaketan parte hartzea.

- 15:00. Kulturguneko bazkaria.

- 16:30. Bi konpartsen arteko ginkana zoragarria.

- 23:30. Kontzertuak: Elortegi Anaiak eta Habeas Corpus.

Abuztuak 26, asteazkena. Altxaeguna

- 13:00. Ardo dastaketa Altxaporruen.

- 13:00. Master  Txef Junior. Tarta lehiaketa Altxaporruen urteurrena ospatzeko. 

- 13:00. Txikienentzako txikigune itxia.

- 13:30. Kukaña.

- 15:00. Bazkaria: Paella erraldoia Altxaporruen! Urtez urte, kolpez kolpe!

- 16:30. Bingo txou partehartzailea Suderkeriaren eskutik.

- 18:30. Poteoa Elektropatxarangarekin Kulturgunetik hasita.

- 20:30. Kontzertua: Hijos de tu Iglesia (La Polla Record taldeari tributua) 

- 23:30. Las Tea Party DJ´s.

Abuztuak 27, osteguna

- 13:00. Ur jolasen eguna eta txikientzako igerilekua.

- 15:00. Altxaporrue Kaskagorrira bazkaltzera.

- 16:30. Umeak altxorraren bila!

- 18:30. Ikurrinari omenaldia Areatzan. 

- 19:00. Familientzako diskofesta: Bat, bi, hiru… festa!

- 23:30. DJ Bull.

Abuztuak 28, ostirala

- 11:00. Piraguak (Sestaoko La Benedikta Darsenan). Internetez apuntatu Bilboko Konpartsen web gunean.

- 15:00. Bazkaria senideekin Euskalgunean.

- 16:30. Umeentzako Hiri Krosa.

- 17:00. Bilboko Konpartsen ur jolasak uribitarten.

- 17:00. Helduentzako Hiri Krosa.

Abuztuak 29, larunbata

- 15:00. Konpartsen arteko bazkaria kaian.

- 17:00. Herri Kirolak Arriagan.

- 19:30. Bandera marroia eta urdinaren banaketa, Palmada sariarekin batera.

Abuztuak 30, igandea

- 13:00. Ume guztiak Euskalgunera!Umeen arteko herri kirolak.

- 15:00. Azken bazkaria Altxaporruen.

- 20:00. Kontzertuak: Marijaiari azken tribuko dantza eta Pikadura (Barricada).

- 23:00: Marijaiari agurra.