Aste Nagusia arrakastatsua izan dela txalotu dute konpartsek
2015-08-31 15:10 Jaiak BilboAtzo gauean, Marijaiari agur esan eta gero, gaur, agerraldia eskaini du Bilboko Konpartsak Aste Nagusiko balorazioa egiteko. Konpartsen arabera, "arrakastatsuak" izan dira aurteko festak eta argazki argi bat utzi dute; "elkarlana bultzatzerakoan Bilboko jai eredua indartu" egiten dela.
Konpartsen arteko herri kirolek jendetza bildu dute beste urte batez
2015-08-31 14:15 Jaiak BilboLarunbatean, abuztuak 29, urtero legez, konpartsek euren arteko herri kirolak jokatu zituzten Arriagako plazan. Giro ezin hobea nagusitu zen parte hartze handiarekin. Lehenengo, txokorrak egin zituzten; ondoren, txingak; jarraian, gurpil batetik tiratutako lasterketa eta egur mozketa. Bikatzeko, soka tiran ibili ziren eta final handia Txori Barrote eta Pa…ya! konpartsetako umeek jokatu zuten, Otxarkoagakoak garaile aterata.
Aste Nagusian ozen entzun da Askapeñaren aldeko aldarria
2015-08-31 10:31 BilboAbuztuaren 27an, osteguna, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, internazionalista eguna ospatu zen, Mekauen eta Askapeña konpartsa internazionalisten eskutik.
Hiri Krosa, goitibeherak zein ur jolasak Aste Nagusiko bigarren asteburuan
2015-08-30 16:54 JaiakHiri Krosa, goitibeherak eta ur jolasak izan dira asteburuko ekintza jendetsuenetarikoak. Hala ere, beste hainbat egitasmo izan ditugu ostiral zein larunbatean, gastronomikoak, konpartsen arteko herri kirolak, konpartsen bazkarian, eta abar luze bat.
Goitibeherak eta konpartsen bazkariak osagai paregabea jai giroan murgiltzeko
2015-08-29 16:49 Jaiak BilboGoizeko lehen orduan, konpartsak eta herritarrak marmitakoa prestatzeari ekin diote Areatzan beroari aurre eginez. Ondoren, 11:00etatik 13:00etara, Zabalbide kalean ikusmina sortu dute goitibeherek. Eguerdian, konpartsa guztiek bazkaria euki dute eta arratsaldean, haien arteko herri kirolak egongo dira Arriagako plazan.
Hiri krosa eta bakailoa pil-pilean ostiraleko ekimen jendetsuenak
2015-08-28 21:23 Jaiak BilboGaur ere, ekintza mordoa egon da Aste Nagusiaren baitan. Goizean, umeek kokotxak pil-pilean prestatu dituzte gastronomikoan, helduek, bakailoa sukaldatu bitartean. Arratsaldean, Hiri Krosak, beste urte batez, adin guztietako lagunak bildu ditu Areatza inguruan.
28 txupinekin abiatu da osteguna
2015-08-28 14:57 Jaiak BilboTxupinerek haien eguna ospatu zuten atzo, osteguna, Aste Nagusiaren baitan. Areatzan, bakailoa Bizkaia erara nagusitu zen eta Askapeñak egun osoko egitarau berezia eskaini zuen Internazionalista Eguna ospatzeko.
Osteguna: Txupineren eguna eta bakailoa Bizkai erara Areatzan!
2015-08-28 08:00 JaiakEraso sexistak hizpide izan ditugu berriro tamalez eta ondorioz, atzo, osteguna, konpartsak kalera atera ginen herritarrekin batera, hauek salatzera. Txupineren eguna ospatu genuen ere, estreinekoz Txomin Barulloko Oihana Pascualekin batera. Eta eguerdian, Areatzan, bakailoa Bizkai erara nola egiten den ikusi genuen.
Kanpaia Eguzkizaleakentzat eta eulia Moskotarrakentzat
2015-08-27 16:20 Jaiak BilboAtzo arratsaldean, abuztuak 26, banatu zituzten eulia eta kanpaia txosnetan. Aurten, Eguzkizaleak konpartsak eskuratu du kanpaia, txosnako dekorazio onenagatik, eta Moskotarrakek eulia, txarrenagatik.
Gildak, txipiak eta Kukaña ikusi ditugu besteak beste, Aste Nagusiko asteazkenean
2015-08-27 11:00 Jaiak BilboAtzoko egunean ere, ekintza mordoaz gozatzeko aukera izan genuen txosnagunean zein Bilbo osoan. Goizean, etxeko txikiek gildak prestatzen zituzten bitartean, helduek, txipiroiak sukaldatu zituzten Areatzan. Era berean, talo tailerra, Altxaporruek antolatutako urteroko kukaña zein beste hainbat ekimen izan genituen eskura.