Aste Nagusia 2015

Sardinak, txalaparta eta bokatak nagusi igande arratsaldez

uriola.eus 2015ko abu. 24a, 10:50

Atzo arratsaldean ere, jendetza bildu zen Areatza inguruan ajeari aurre eginez. Besteak beste, kultur arteko dantzak egon ziren, txalaparta emanaldia, txontxongiloak eta URIOLAren aldeko sardinada arrakastatsua. 

16:00etan oraindik txosnetan bazkaltzen aurkitu genituen konpartsakideak. Munduko jendeaken txosnan, kultur arteko dantzak hasi zituzten 16:30ak aldera eta musikarekin jarraitzeko, 18:00etan, txalaparta ikustaldira gerturatu ziren hainbat herritar. 

Ondoren, 19:00etan, konpartsen arteko lehenego bokata txapelketari ekin zioten eta ordu berean, Algara konpartsaren txosnan, URIOLAko lagunek sardinada eskaini genuen Algara, Hau Pittu Hau eta Hor Dago Abante euskalgintzako konpartsetako kideekin elkarlanean. 

URIOLAtik eskerrak eman nahi dizkiegu euskalgintzako konpartsei eta sardinak jatera gerturatu ziren lagun guztiei. Ekimen benetan arrakastatsua izan zen!