Aste Nagusia 2015

Oihana Pascual: "Jai eredu honen hasieran egon den konpartsaren txupinera izatea ohorea da"

uriola.eus 2015ko abu. 20a, 12:09

Txomin Barulloko Oihana Pascual izango da larunbatean Arriagako balkoitik txupina bota eta bederatzi egunez, aurtengo Aste Nagusiko txupinera izango dena. 2006an egin zen lehen aldiz txupinera izango duen konpartsa honetako kide eta URIOLAri azaldu dionez, "gogotsu" dabil larunbata heltzeko eta aurtengo Aste Nagusiak planteatzen dion erronkari aurre egiteko.