Gaur ere, ekintza mordoa egon da Aste Nagusiaren baitan. Goizean, umeek kokotxak pil-pilean prestatu dituzte gastronomikoan, helduek, bakailoa sukaldatu bitartean. Arratsaldean, Hiri Krosak, beste urte batez, adin guztietako lagunak bildu ditu Areatza inguruan.