Aste Nagusia 2015

Goitibeherak eta konpartsen bazkariak osagai paregabea jai giroan murgiltzeko

uriola.eus 2015eko abuztuaren 29a

Goizeko lehen orduan, konpartsak eta herritarrak marmitakoa prestatzeari ekin diote Areatzan beroari aurre eginez. Ondoren, 11:00etatik 13:00etara, Zabalbide kalean ikusmina sortu dute goitibeherek. Eguerdian, konpartsa guztiek bazkaria euki dute eta arratsaldean, haien arteko herri kirolak egongo dira Arriagako plazan.