Eraso sexistak hizpide izan ditugu berriro tamalez eta ondorioz, atzo, osteguna, konpartsak kalera atera ginen herritarrekin batera, hauek salatzera. Txupineren eguna ospatu genuen ere, estreinekoz Txomin Barulloko Oihana Pascualekin batera. Eta eguerdian, Areatzan, bakailoa Bizkai erara nola egiten den ikusi genuen.