Jai batzorde mixtoaren potentzala ere nabarmendu dute, alkatearekin zein udal sailetako kideekin batera "norabide berean arraun egin izana" positiboki baloratuz.
Era berean, egondako giroa, bereziki egunez, oso ona izan dela gehitu eta alde negatiboan, eraso sexistekin bukatzeko beharra aldarrikatu dute. Honen inguruan eta Aste Nagusiaren dataren inguruan, urte barruan, balorazio bat egingo dutela plazaratu dute.
500 ekimenetik gora egon dira eta jendetsuenak gastronomikoa eta hirikrosa izan dire konpartsen esanetan.