Larunbatean, abuztuak 29, urtero legez, konpartsek euren arteko herri kirolak jokatu zituzten Arriagako plazan. Giro ezin hobea nagusitu zen parte hartze handiarekin. Lehenengo, txokorrak egin zituzten; ondoren, txingak; jarraian, gurpil batetik tiratutako lasterketa eta egur mozketa. Bikatzeko, soka tiran ibili ziren eta final handia Txori Barrote eta Pa…ya! konpartsetako umeek jokatu zuten, Otxarkoagakoak garaile aterata.