Abuztuaren 23tik 30ra, Banda, Areatzako Kioskoan bilbotarrekin duen hitzordura itzuliko da. Aste Nagusiarekin batera, taldeak bere errepertorio herrikoia entzutera gonbidatzen du jendartea, egun hauetan, estilo ezberdinen artean, euskal musika, pasodobleak, zartzuelak, operetak nahiz Brasilgo konposaketak eta soinu bandak ere eskainiko dituelarik. Bandak 'West side story', 'The Pink Panter' eta 'Los Miserables' bezalako musikaletako piezak ere interpretatuko ditu. Gustu guztietarako musika eremua, Gioachini Rossini, Ruperto Chapi edo Carl Maria von Weberretik hasi eta Leonard Bernstein, Cole Porter, Abba edo The Beatleseraino.
Aste Nagusian Udal Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan goizeko 12:00etan eta Banda Iñaki Urkizu eta bi zuzendari gonbidatuen aginduetara tartekatuko da. Toke pertsonala emango diote zuzendari gonbidatuek, Miguel Romea (abuztuaren 24an eta 25ean) eta Juan Jose Ocon (abuztuaren 26an eta 29an). Iñaki Urkizu, Bandako zuzendariordea, izango da batuta gidatzean abuztuaren 23an, 27an, 28an eta 30ean.
Ohikoa denez, igandeko, abuztuaren 23ko, kontzertuan, Iruñeko Gaiteroak Martin Ariztimuño eta Jose Luis Fraile arituko dira gonbidatu gisa. Euren musika gure musikarien musikari gehituko diote kontzertuaren bigarren partean.
Egun horretan bertan, Musika bandak 'Nino Bravo gogoan' eskainiko du, gaueko 23:30etan Abandoibarran. Gure 45 musikarik baino gehiago, Serafín Zubirirekin eta Felipe Garpe eta Laia Benaches ahotsekin, izango da omenaldia eskainiko diona Nino Bravori, haren betiko abestiekin eta haren bizitza pertsonaleko eta profesionaleko proiekzioekin.
Kontzertuan oroimen kolektiboaren parte diren kantak entzungo dira, hala nola 'America', 'Un beso y una flor' eta 'Noelia', musikagilerik onenek (Augusto Alguero edo Juan Carlos Calderon) abeslari valentziarrarentzat idatziak. Kontzertua Manuel Alejandroren 'Como todos' kantarekin hasiko da eta 'Libre' ezagunarekin bukatuko da.
Bandak ikuskizun hori berori eskaini zuen joan den martxoaren 1ean Euskalduna Jauregian, arrakasta handia lortuz. Abuztuaren 23an berriro Bilboko Musika Bandak omenaldia egingo dio mugak gainditu zituen ospea izan zuen abeslari bikain honi. Bere kantarik gogoangarrienek Abandoibarra beteko dute ezin ahazteko modukoa izango den kontzertu batean. 'Recordando a Nino Bravo' kontzertuaren programak 18 abesti izango ditu guztira, eta Serafín Zubiri musikari nafarrak interpretatuko ditu gehienak.
Aste Nagusian aukeratutako programek beti kantu herrikoiak eta jai-girokoak uztartzen dituzte. Gainera, egun horietan zehar, abuztuaren 24tik 30era, Udal Bandak Vista Alegreko zezenketak ere girotuko ditu bere musikarekin, 18etatik aurrera.