Atzoko egunean ere, ekintza mordoaz gozatzeko aukera izan genuen txosnagunean zein Bilbo osoan. Goizean, etxeko txikiek gildak prestatzen zituzten bitartean, helduek, txipiroiak sukaldatu zituzten Areatzan. Era berean, talo tailerra, Altxaporruek antolatutako urteroko kukaña zein beste hainbat ekimen izan genituen eskura.