Aste Nagusia 2015

Bilboko Konpartsak Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu du hainbat berrikuntzarekin

uriola.eus 2015ko abu. 18a, 17:12

Gaur goizean, Bilboko Konpartsak, konpartsa guztietako ordezkariekin batera, aurtengo Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu du. Hainbat berrikuntza egongo dira, deigarriena, Ripako kaian, jarriko duten izotz pista izango da. Era berean, sorpresa bat egongo dela aurreratu dute "horrenbeste errepikatua eta maitatua den 78ko ispirituarekin lotura zuzena daukana", hau, lehengo larunbatean, Mari Jaiarekin batera ezagutuko dute bilbotarrek San Antonetik abiatuko den kalejiran.

Gala jantziekin eta neguko arroparekin eman dute ezagutzera aurteko egitaraua; izan ere, izotz pistaren berri eman baitute lehenik eta behin. Hau, Ripako kaian egongo da astelehenetik ostegunera. Gaineratu dutenez, asteazkenean 20:30ean, pistan bertan, ekimen berezia prestatu dute Bilboko dendariekin elkarlanean; "neguda" denboraldiaren moda desfilea, non, kanpartsakideak izango diren modelo lanean arituko direnak.

Bigarren ekimen edo sorpresa bat aurreratu dute ere "horrenbeste errepikatua eta maitatua den 78ko ispirituarekin lotura zuzena daukana", baina hau, larunbateko kalejiran ezagutzeko aukera egongo dela azaldu diete bilbotarrei.

Guzti honetaz gain, Gastronomikoa ere gogora ekarri dute, tortila txapelketak izango duen sorpresa "itzela" ostegunean jendarteratuko dutela gehituz. Aldaketak ere egongo dira, esaterako, Hiri Krossaren hasiera tingladoetan izango da; iaz berreskuratutako goitiberak Zabalbide kalean; eta Xakea txapelketa Alhondegian ospatuko dute.

Konpartsen egitaraua osotasunean eskuratu daiteke Bilboko Konpartsen web gunean. 

[2015-08-18] Kulturgunea ere indartsu dator Aste Nagusira!

[2015-08-17] 7 Katuk ere prest du Aste Nagusirako egitaraua

[2015-08-14] Goitibeheren II. Open Aste Nagusia, izen ematea zabalik

[2015-08-13] Udalak operatibo berezia prestatu du Aste Nagusiari begira

[2015-08-13] Aste Nagusirako egitarau zabala Euskalgunean!

[2015-08-11] Kaskagorri ere Aste Nagusirako prest

[2015-08-11] Udalak jaietako 100.000 egitarau banatuko ditu Bilboko etxeetan

[2015-08-10] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual aurtengo pregoilari eta txupinera

[2015-08-10] Beste urte batez konpartsek badute euren mapa

[2015-08-03] Prest dago Aste Nagusiko Karpaguneko egitaraua

[2015-07-28] Aste Nagusiko bertako pop-rock erakusketak 30 urte bete ditu

[2015-07-23] Txikigunea Casilda parkean egongo da umeen zain

[2015-07-21] 100 ekitaldi herri kirol eta folkloreaz asetzeko

[2015-07-17] Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan

[2015-07-17] Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago

[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua

[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna

[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak

[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa

[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera

[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du

[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da

[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte