Bilborock aretoak beste urte batez 2015eko Aste Nagusiko bertako Pop Rock erakusketa jasoko du, aurten 30 urte beteko dituena. Egunero, abuztuaren 22 eta 29 bitartean, bi kontzertu izango dira, 20:00etatik aurrera lehena, eta hurrengoa ordu bat geroago, 21:00etan.
16 kontzertu programatuta izango dituen eta Bilboko Udalak antolatutako erakusketan, ia musika-mota guztiak ordezkatuta egongo dira, maila goreneko musikarien eskutik. Estilo eta gustu guztietarako kontzertuez gozatzeko aukera izango da: folkie kutsua duten KAZAMen amalgama soinuak, Moonshakers taldearen garagea, Sonic Trashen haserrea, Empty Filesen proposamen elektronikoa, Zazkelen Pop zaindua, Los Plomosen soinu-anarkia, Kloy de Guerrillaren Rap borrokalaria, Pomerayaren eta Aparcabicis del Espacioren rock kontzeptuala, Adam Giles Levyren intimismoa edo Calcetines y Cachetesen rocka.
Gainera, aurreko edizioetan bezala soinu gogorren ordezkaritza zabala egongo da. Jardin Infiernoren rock klasikotik, Highlights ospetsuen edo Neffelimen hard rockera, Si Te Caharen hardcore proposamen gogorrera pasatuz edota Cheel Gharen azken belaunaldiko metala edo Incursed taldearen Viking Metal doinuak. Metaleko epaimahaiak edizio honetako aukera estilistiko desberdinak nabarmentzea nahi izan du, beharbada azken urteetan aurkeztu diren proposamen desberdin ugariekin: Punk eta hardcoretik hasita, Stoner, Hard Rock klasikoa, edota betiko Heavya...
Banda finalista hautatuak
Adituen arabera, erakusketan parte hartuko duten banden artean aukeratzea urtero zailagoa izaten da guztiek duten goi-mailagatik. Bigarren edizioa izan da izen-ematea on-line egitea posiblea izan dena www.bilbao.net bidez.
Aurkeztutako 107 taldeetatik 23k euskara darabilte kantyuan aritzeko eta 28 taldek emakumeren bat dute euren kideen artean. Aukeratutako banden artean, lauk euskaraz kantatzen dute –guztira 10 emakume musikari dira- eta eremu honetan maila bikaineko garagea egiten duen Moonshackers, emakumezko-boskotea nabarmentzen da.
Izena eman duten banden jatorriari dagokionez, 63 Bilboko bandak dira eta 43 Bizkaiko udalerri desberdinetakoak. %59,4a Bilboko taldeak dira eta gainerako %40,6 Herrialde Historikoan bizi dira. Aukeratutako taldeen artean 9 talde Bilbokoak dira eta beste zazpi Basauri, Arrigorriaga, Berango eta Getxokoak dira. Ezkerraldetik taldeak Barakaldo, Trapagaran eta Santurtzitik 2 datoz, azken hau ordezkaritza handiagorekin.
2015eko Aste Nagusiaren publiko guztia Bilborock aretoko kontzertuetara gonbidatuta dago bertan programatutako kontzertuez gozatze aldera. Kontzertu hauek ez dute adinei eta estiloei buruzko irizpide baztertzailerik, izan ere, kalitatezko musikan oinarrituta daude. Dibertsioa eta musika ona bermatuta daude eta, beti bezala, Aste Nagusian sarrera librea izango da jende guztiarentzat aretoa bete arte.
Informazio orokorra
Facebook: https://www.facebook.com/metalpoprockastenagusia
Youtube: https://www.youtube.com/user/poprockastenagusia
Twitter:www.twitter.com/MetalPopRockAN
KAZAM! (Bilbo)
KAZAM! taldea 2010ean sortu zen eta Bilbon du egoitza. Etiketatzea zaila bada ere, estilo desberdinetako eraginak ditu berezko estiloa eta soinua beti bilatuz. Bereziki interesgarria da fondo progresiboa, folkekin nahasitako funts hori, rock edo pop-aren eragin klasikoa alde batera utzi gabe.
Biolinaren protagonismoak egiten du KAZAM!en konposizioak hain berezi eta erakargarria den nortasun oso zehatza edukitzea. Zalantzarik gabe KAZAM! arreta guztiarekin entzun behar den taldea da bere musikaren ñabardura ikusita.
Beñat Aiartza: ahotsa eta gitarra elektrikoa
Unai Abad: bateria
Jonatan Bilbao: baxua
Iñaki Aretxabaleta: biolina
https://www.facebook.com/pages/KAZAM/1556078834667993
ZAZKEL (Bilbo)
ZAZKEL 2012an eratu zen euskaraz abestutako Pop Rockaren bestelako irudia eta ikuspegia eskaintzeko asmoz. Bere konposizioen izaera biziarekin, bere musikak dantzatzera eta gozatzera bultzatzen dute, disko eta afrobeat ukituekin, ahots biren joko harrigarriekin batera.
2014an, taldeak bere lehenengo maketa egin zuen eta, horrez geroztik, ZAZKELen ahalegin guztiak zuzenekoak eskaintzean eta lehenengo diskoa grabatzean bildu ziren.
Irati: ahotsa
Axierito: bateria
MM: baxua
Tolo: gitarra eta koruak
Etxahun: ahotsa eta gitarra
Txosk: teklatuak
http://zazkel.bandcamp.com/releases
https://www.facebook.com/pages/Zazkel/706777582763485
LOS PLOMOS (Bilbo)
LOS PLOMOS Ataxia Rock deritzotenaren deskoordinazio fisikoaren adierazpen garbiena dira. Haien oinarria VILLAPELLEJOS izeneko beste talde batean dago, izan ere, azken talde honek 2009ko Erakusketan jo zuen. Haien emanaldietan Popa, Rocka, Garagea eta Stooges taldeko zantzu oinarrizkoenak agertzen dira, azken talde honek teklatuekin ere joko bazuten. Baina batez ere oso ukitu nihilista dute zuzeneko emanaldietan. Horregatik talde hau zuzenean ikusi beharra dago.
LOS PLOMOS EP Bilboko Balea Estudioetan EP bat grabatu dute aurten. Lau doinu horiek banan-banan argitaratuta agertu ziren Tremendo Garage blogean 2014ko azaroan eta abenduan.
Char-Lee Mito: ahotsa
Fernando Ulzion: saxoa
Melena Simone: teklatua
Cobos Pellejo: gitarra
Mr. Smoky: bateria
https://losplomos.bandcamp.com/
https://www.facebook.com/pages/Los-Plomos/429884813797801
CALCETINES Y CACHETES (Santurtzi)
CALCETINES Y CACHETES taldeari buruz hitz egiten dugunean, ezin dugu ahaztu guztion arreta deitzeko gai direla eta haiekin Rocka nahiz barre-algarak bermatuta daudela. Taldea 2005ean sortu zen kale-edanean zebiltzala. Hortik aurrera, hiru disko grabatu dituzte (azkenengoan Barakaldoko Rockstar aretoan grabatutako ordubeteko kontzertu batekin dvd bat eta 4 bideoklip dauzka).
Bere abesti ia guztietan bi erronboak agerikoak dira, izan ere, Bartzelonako zinema erotikoaren nazioarteko jaialdian (FICEB) jo izan dute. 'Pink' (haien hirugarren CDa) aurkezteko kontzertuan 50 pertsonaiek mozorrotuta amaitu zuten Erandioko Sonora aretoan. Horrez gain, Vallecaseko Silicona aretoan, Bermeoko Antzokian eta herrialdeko hainbat tabernatan jo izan dute. Azaroan, bandak Madrilgo Mundo Idiota jaialdian jotzea aurreikusita dauka.
Verdaderamente: bateria
Burbujita: baxua
El Tabano: gitarra
Un Poco Curioso: gitarra
El Tinonino que corre: ahotsa
https://www.youtube.com/channel/UCjFbZI3EY-P5VzCmEPqFY-A
https://www.facebook.com/calcetinesycachetes.mecaguendios
https://twitter.com/frikipornrockin
POMERAY Y LOS APARCABICIS DEL ESPACIO (Bilbo)
Pomeray Bilbon 2011n eratu zen. Las Visiones de Cody taldetik ateratako hainbat kiderekin sortu ziren. 2013ko hasieran 'Pomeray y los aparcabicis del espacio' izenarekin EP bat grabatu zuren eurek ekoiztutako bost doinurekin, komik batekin. Horretan, Los Aparcabicis del Espacio odisea narratuta agertzen da, ideia osatzen duten abestiak osagarri gisa. Hortik aurrera zuzenekoak egiten ibili izan dira eta 2014ko udagoienean zuzeneko bat grabatu zuten 'XXIII' osatzen duten doinuak ekoiztuta. Disko horren iturria 1970eko eta 1990eko hamarkadetan eta punk, rock edo garage doinueetan dago. Bilbon igarotzen den Lan kontzeptuala da. Doinuen arteko etenaldi bakoitzean orri artistikoa agertzen da, abesten eta jotzen denaren zentzua osatuta.
Asier: ahotsa eta gitarra
Gontzal: gitarra
Mendi: baxua
Lander: bateria
https://www.facebook.com/pages/Pomeray-y-los-Aparcabicis-del-Espacio/114498811979598?fref=ts
http://pomerayylosaparcabicisdelespacio.bandcamp.com/releases
SONIC TRASH (Bilbo)
SONIC TRASHekoek Crockobilly Rock egiten dutela diote. Punkik eta Garagerik gartsuenetik datozen oinarri sendoetatik abiatuta, taldea zuzenean gozatu behar da rocka sentitzeko.
Bi disko grabatu dituzte: 'Hey Chica!' eta 'Látigo'. Azken hori 2015eko martxoan kaleratu zuten eta Bilborock izango da ñabardurez jositako abesti indartsu horiekin gozatzeko lekurik aproposena. SONIC TRASHen baino lehen YA TE DIGO taldean egon ziren eta eskarmentu handia dute taulen gainean. Horregatik, kontzertuz kontzertuz goraka doaz.
David Ono: ahotsa eta gitarra
Mariana: bateria eta koruak
Ekaitz Hernandez: baxua eta koruak
J.J.Arias: gitarra eta koruak
https://sonictrash.bandcamp.com/
https://www.facebook.com/sonictrashrock
MOONSHAKERS (Berango)
MOONSHAKERS taldea emakumeek osatzen dute goitik behera. Duela lau urte sortu zen baina duela hiru urtetik hona hasi zuten talde gisako jarduerarik trinkoena. 2012an bost bertsio biltzen zituen maketa grabatu zuten gaztelaniaz eta ingelesez.
Bilborocken garageko sustraiak dituen taldea aurkituko dugu: gitarra indartsuak, blues eta psikodeliaukituekin. Hori bai, ahotsen eta koruen jokoak oso landuta daude, eta abesti guzti-guztietan omentzen da melodia, betiere hirurogeiko hamarkadari erreparatuta.
Inge Isasi: ahotsa
Leire Heras: gitarra, teklatua eta koruak
Nagore Martinez: gitarra
Marga Alday: baxua
Aiala Etxaburu: bateria
https://moonshakers.wordpress.com/
https://www.facebook.com/moon.shakers.7
ADAM GILES LEVY (Getxo)
ADAM GILES LEVY musikaria Bilbon finkatuta dago, Guildforden, Ingalaterran, jaio eta hazi bada ere. Zuzeneko emanaldiak indartsuak eta barru-barrukoak dira aldi berean, eta taularatze berezi horretan blueseko, folkeko eta popeko elementuak fusionatzen ditu.
Ahotsaren adierazgarritasunean eta landutako melodietan oinarrituz, Adamek gitarra akustikoaren eta perkusioko pedalaren bidez hezurmamitzen ditu abestiak. Jatorrizko kantuetan hainbat artisten (hala nola Finken, Xavier Rudden eta Milowren) eragina antzeman daiteke, eta gizarte modernoari, gizateriari eta naturari buruzko historiak eta hausnarketak azaleratzen ditu.
'Feathers & Pebbles' (2014) bigarren lana du. Toronton ekoiztu zuen Alex Gamblek. Vancouverreko Greenhouse estudioan grabatutako hirugarren EPa, berriz, 2015ean kaleratuko da. Ekainaren amaieratik uztailaren hasierara, besteak beste Katalunian izango da itzulia egiten.
Adam Giles Levy: ahotsa, gitarra eta perkusioa
https://www.facebook.com/adamgileslevymusic
https://www.youtube.com/user/adamgileslevy
https://twitter.com/adamgileslevy
JARDÍN INFIERNO (Bilbo)
JARDÍN INFIERNO 2008an jaio zen Bilbon eta urtebete baino ez zuen behar izan taldea sendotu eta egonkortzeko. Bost kide dira, guztiak ere hirurogeita hamarreko rock’n rollik indartsuenaz maiteminduta. Lehen lana (jaio ziren urte berekoa) oso-osorik agortu zen: 500 kopia izan ziren eta argi dago izandako aldaketen gainetik ere, bizitza eta estilo propioari eusten jakin duela. Beti rock indartsuan oinarritzen dira eta erraz antzeman daiteke kalitateari, xehetasunei eta sendotasunari erreparatuz gero.
2010eko Burlata Blues Jaialdian egindako emanaldi handiak eta Bilboko Kafe Antzokian Mike Farrisi lagundu izanak bultzada handia eman zioten taldeari, eta egunez egun hazten ari da sarean duten zaletuen oinarri zabala. 2015eko apirilean bigarren diskoa, 'Quién decide' kaleratu zuten.
Maria Argüeso: ahotsa
Juanjo Ramirez: gitarra eta ahotsa
Luis Borlaff: gitarra
Ricardo Manrique: baxua
Luis Angel Marcos: bateria
https://www.facebook.com/jardininfierno
https://myspace.com/jardininfierno
https://twitter.com/JardinInfierno
HIGHLIGHTS (Arrigorriaga)
Zaila da Highlightsen ibilbideari buruz ezer gehiago eranstea. Ziurrenik gaur egun Bizkaian dagoen talderik onenetakoa da eta, atzera begiratuz gero ere, herrialde honetan rockak eman duen fruiturik aberatsenetakoa.
Bilboko Hiria sariaren azken edizioan Bizkaiko talderik onena izendatu zuten (horregatik datoz jotzera bigarren urtez jarraian) eta oraindik gogoan ditugu aretoan eskainitako zuzeneko emanaldi sutsu hura (bigarren postua eskuratu zuten, The Wizarsen atzean) eta joan den Aste Nagusiko kontzertua. Orduko hartan “ez dago txartel gehiagorik” idatzi behar izan zuten atean, halakoa izan zen-eta ikusteko irrika. Ez dugu zalantzarik kontzertu gogoangarri horretan izan zirenak asebete irten zirela bertatik. Hortik aurrera, HIGHLIGHTSek hazten eta ingurua sutzen jarraitu zuen: Campos Antzokian Thin Lizzyri egindako omenaldia, Madrilen, Gasteizen, Bartzelonan, Benidormen eta Donostian egindako itzulia, Basauriko MAZeko emanaldia eta, berrikitan, Gasteizeko Azken Rock Festibala ireki izana... guztiak ere ezin ahazteko moduko kontzertuak izan dira. Eta orain berriz daude Bilborocken, beren Hard Rocka erakusteko asmoz.
Mario Coira: ahotsa eta gitarra
Miguel Moral: baxua eta ahotsa
Xabier Valero: gitarra eta koruak
Sergio Garcia: bateria
https://highlightsrock.bandcamp.com/
https://www.facebook.com/pages/Highlights/186970344678578
https://twitter.com/HighlightsRock
KLOY DE GUERRILLA (Bilbo)
Estatuko nahiz atzerriko era guztietako musika-taldeetan ibili ondoren, Bilbon bizi den MC gasteiztarrak bere proiektu propioa sortzea erabaki du, tokiko eszenan garrantzia duten musikari-talde batekin. Emanaldien oinarria: orotariko estiloetako ukitutxoen bidez (rock&rollik tradizionalenetik jazzik garbienera) ohiko rap-arekin haustea.
Zalantzarik gabe, ezin hobeto lotutako jarduera ikusi eta entzungo dugu Bilborocken, erritmo eta oinarri borrokalariekin eta iraultzarako deia egiten duten testuekin.
Iñigo Eluxpuru: bateria
Alberto Coello “Abu”: baxua
Jon Velasco: gitarra
DJ Ibai: sanpleak, efektuak eta scratcheak
https://soundcloud.com/kloy-de-guerrilla
https://www.youtube.com/user/Kloyks
https://www.facebook.com/pages/Kloy-De-Guerrilla/442185619189402
EMPTY FILES (Bilbo)
EMPTY FILES musika- eta ikus-proiektua 2013an sortu zen Txufo Wilson bilbotarraren eskutik. Nine Inch Nails, Depeche Mode eta Massive Atack taldeen eragina du, besteak beste. Argi dago EMPTY FILES goi mailako rockaren eta elektronikaren artean ibiltzen dela, bai artwork delakoan, bai gai trinkoen eta zenbaitetan zanpatzen zaituzten doinuen konposizioan, baina beti estiloaren maila ezin hobean.
Proiektuak Rebeka Arce diseinatzailearen euskarri grafikoa eta Jose Lastra soinu-ingeniariaren ekoizpena ditu lagun. 2014ko Bilboko Hiria sariko 26. edizioan, Elektronikaren eta beste Joera batzuen Finalean zuzeneko emanaldia osatu ondoren sortu zen talde gisa eta ordutik orain arteko ibilbide laburrean nazioko eta nazioarteko artisten laguntza jaso du EMPTY FILESek.
Txufo Wilson: artista eta gitarra
Urtzi Iza: gitarra
Tremmme: ikus-entzunezkoen artista
Jose Lastra: soinu-ingeniaria
Rebeka Arce: diseinatzaile grafikoa eta argazkilaria
Triames: musika elektronikoaren konposizioa eta soinu-diseinua
https://emptyfiles.bandcamp.com/
https://www.facebook.com/emptyfilesmusic
https://twitter.com/empty_files
SI TE CAH (Santurtzi)
Arraroa da gure herrian Hardcore bizkorrenaren eta itsaskorrenaren (Bad Religion, adibidez) hainbeste zaletu egonik, ez egotea bide hori jorratzeko prest dagoen talde larregi. Hutsune horren zati bat betetzen du SI TE CAH taldeak. Laukoteak taldearen izen bera daraman lehen diskoa aurkeztuko du aurten. Aurretik beste talde batzuetan eskuratutako eskarmentua dute. Adibidez, bost disko argitaratu zituen Springfielden. Geroago, musikaren bilakaera ikusirik eta giro "zaharra" freskatzeko asmoz, taldeak SI TE CASH izena hartzea erabaki zuen.
2014an grabatu zuten 'Si Te Cah' lehen albuma E-You Studiosen Iker Eskurzarekin. Hain zuzen ere, 2015aren hasieran aurkezten hasi ziren diskoa. Punka, hardcore melodikoa, eta sailkatzeko zaila den rocka nahasten dituzte. Musikoa melodiko samarra da, indartsua eta ingelesez abestua.
Koex: baxua
Mogo: ahotsa eta gitarra
Peli: bateria
Ferber: gitarra
https://www.facebook.com/profile.php?id=100004656528097
NEFFELIM (Bilbo)
Sortu zenetik bi urte eskas igaro direnean, NEFFELIMek hainbat melodia kokatu ditu jada bilbotarren belarrietan. It’s Christmas time kantua aukeratu zuen Loterias Ormaecheak Gabonetako iragarkirako, eta horrek ospe nahikoa eman zien. Estatu Batuetako Hard Rocka dute abiapuntu, baina Creed eta Nickebalk taldeek eta parekoek hobetuta. Gazteria eta melodia onak ez baitira indarrarekin bateraezinak.
Une honetan lehen diskoa prestatzen ari dira: dagoeneko demoa dute eta 4 kantu propio aurkitu ahal dira bertan, gaztelaniaz abestuta. Letrak sentimenduz beteta, linea melodikoekin eta oinarri sendoekin datoz; ez da entzuten duenak oharkabean joaten utziko duen musika mota.
Gorka Cayero: ahotsa
John Cayero: bateria
Jon Zuazola: baxua
Javier Osta: gitarra
CHEEL GHAR (Trapagaran)
Rock gogorrak eta metalak gizonezkoen eremu huts izateari utzi diote. Zorionez, gero eta gehiago ikusten dira emakumeek zuzendutako taldeak. Adibidez, CHEEL GHAR taldea. Haren konposizio guztiak Cristinaren ahotsaren eta izaeraren inguruan taxutzen dira; Bizkaia metaleko kantarientzako lurralde joria dela frogatzen duen beste adibide bat.
Humusapiens desagertu ondoren sortu zen CHEL GHAR, eta azken belaunaldiko metalaren eta muturreko joeren arteko tartean kokatzen da. Cristina (Tanabe) eta haren kideak ederto moldatzen dira joera horietan guztietan.
Cristina Madariaga: ahotsa
David Fernandez Duro: gitarra
Joseba Martinez Molledo: baxua
Alvaro Alvarez Herrero: bateria
https://es-es.facebook.com/pages/Cheel-Ghar-Metal-Band/1382613495290392
INCURSED (Barakaldo)
Laukoteak zortzi urte daramatza dagoeneko metalik basatienaren eta sutsuenaren eremuan borrokan, kide guztiak gazteak badira ere. Taldea hainbat aldiz aldatu eta hiru disko egin ondoren, INCURSED helduarora iritsi da. Kantuek legenda bikingoak eta altzairuzko gerlariak ekartzen dituzte gogora. Ildo horri eutsiz gero, laster legenda bihurtu diren taldeekin, adibidez Ensiferumekin, parekatzeko moduan egongo dira.
INCURSEDek hiru album egin ditu estudioan eta 2013an jo zuten kontzerturik garrantzitsuena. Orduko hartan Paganari eta Black Metalari emandako Carpathian Alliance Festivalen jo zuten, Ukrainian. Festibal horretan egon ziren beste talde batzuk: Immortal, Korpiklaani, Eluveitie eta 1349.
Narot Santos: ahots guturala eta koruak, gitarra erritmikoa
Jon Koldo Tera: ahots garbia eta koruak, teklatuak eta orkestazioak
Asier Fernandez: gitarra bakarlaria
Asier Amo: bateria
Juan Sampedro: baxua
https://es-la.facebook.com/IncursedOfficial
[2015-07-29] Karpaguneko egitaraua
[2015-07-23] Txikigunea Casilda parkean egongo da umeen zain
[2015-07-21] 100 ekitaldi herri kirol eta folkloreaz asetzeko
[2015-07-17] Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan
[2015-07-17] Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago
[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua
[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna
[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak
[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa
[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera
[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du
[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da
[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte