Txikigunea Casilda parkean egongo da umeen zain

uriola.eus 2015ko uzt. 23a, 12:40

Aurten Txikiguneak era askotako lantegi bereziak izango ditu. Umeek, besteak beste, arratsaldetan bere Marijaia txikia margotu ahal izango dute, balleteko beltxarga bihurtu eta amama eta aititekin mundua margozten ikasiko dute. 

Doña Casilda Parkean (Anselmo Clavé kalean) Txikigunea kokatuko da laugarren urtez. Neska-mutilek,tailer eta haur jokoez betetako proposamen ugari izango dute aukeran.

Txikiguneak igandean, abuztuaren 23an goizeko 11:30ean irekiko ditu ateak Kuklux kalejirarekin batera. Kalejirak gune desberdinak fanfarria erritmo bizian zeharkatu eta inauguratuko ditu. Txikigunea datorren abuztuaren 30era arte egongo da zabalik eta ordutegia goizeko 11:30etatik 14:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da. 

Haurrek 'Tren txu-txu' doako zerbitzua izango dute berriz ere, Doña Casilda eta Areatza arteko inguruetatik lekuz aldatzeko. Bi tren aldi berean ibiliko dira, bakoitza ibilbidearen norabide batean, goizeko 11:15tik 14:30etara eta arratsaldeko 16:45etatik 20:00etara, 20 minuturo. Tren bakoitzak 70 pertsona eramateko kapazitatea dauka; bata ekologikoa izango da eta partehartzaile txikienen haur-kotxeak eramateko egokitua egongo da. Geltokiak Gran Via 63 kalean, Txikigunearen parean, eta Bilboko Udaleko San Agustin eraikinean, Gas Plazaren alboan, izango dira. Gas Plazan haurrentzako kaleko antzerkia arratsaldero ikusteko aukera egongo da. Horrez gain, Doña Casilda Parkera hurbiltzen direnek bai tranbia, autobusa eta metro zerbitzuak izango dituzte parkearen inguruetan. 

Txikiguneak bere Bilbobus geltokia izango du, berrikuntza gisa. Gidari oso berezia duen Bilbobusa iritsiko da bidai oso bereziari hasiera emateko, baina horretarako bidaiarien laguntza behar izango du. Egunero autobusa goizeko 12:00etan eta 13:30ean aterako da eta arratsaldean 17:30ean eta 19:00etan. Bidai majiko bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du. 

 

Hiru gune

2015eko Txikiguneak hiru gune nagusi izango ditu eta gune bakoitza adin-tarte jakin baten arabera antolatua egongo da. Hiru guneak ‘Bilboko zaporeak’ gaian inspiratuak egongo dira: 

Karolina Gunea: (gomendatutako adin-tartea: 0tik 6 urtera arte). Gune honetan Ludoteka, Ludobaby, Ludo abentura, Zortzi jauzi, sukalde-tailerra, Bilboko arkitektoak, Bilboko ura, arrantza eta Txinbitoa izango dira besteak beste. Edoskitze-leku bat ere egongo da, baita haur-kotxeak aparkatzeko parking edo aparkalekua ere, etengabeko zaingopean. 

Txipiroi Gunea: (gomendatutako adin-tartea: 7tik 12 urtera arte). Gune honetan Gargantua topatuko dugu, Aste Nagusiko pertsonaia aski ezaguna. Gainera, aurtengo berritasun bezala, haurrek Gargantua-tailer batez gozatu ahal izango dute, partehartzaile guztiek Txikiguneko oroigarri bat eraman dezaten. Guneko bestelako jarduerak honako hauek izango dira: Marijaia txiki, Txipiroi-ontzia, Karolina Irratia, makillaje-tailerra, Ontziolak, Bilbo Gaua, Bilboko Rabak, arkitektoen gunea eta taldeen arteko solasaldiak (Pil-pilera, Bilboko zaporeak, Athletic kantera, Bilbao fashion), besteak beste. Txipiroi Gunean Txikiguneko txosna ere egongo da, informazio gunea hain zuzen ere, zeinu bidezko interpretazioa eskura izanez. Anbulantzia-zerbitzua ere egongo da. 

Saltsero Gunea: zazpi puzgarri egongo dira gune honetan, adin guztiko umeentzako egokituak, nahi den guztia saltseatzeko. 

 

Lantegiak

Aurtengoan 3 lantegi oso berezi eskainiko dira: 

- Ballet klasikoko estudioarekin antolatutako ballet lantegia. 

- Euskal Akuarelista Elkarteko aititeek eta amamek emango duten akuarela lantegia. 

- 'Zure Marijaia txikia margo ezazu' lantegia. 6.000 Marijaia txiki izango ditugu haur bakoitzak nahiago dituen koloreekin pinta dezan. 

 

Joan den edizioetako arrakasta dela eta, Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Sailak elkarkidetzarako jokoaren, parte hartzearen eta baterako hezkuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Gune hauetan gomendatutako adina betetzen ez duten gaztetxoek parte har dezakete beste pertsona heldu baten edota adin-tartea betetzen duen gazte baten laguntzaren bidez. Horrela, helduek ere aktiboki parte hartu ahal izango dute txikiekin batera. Dena den, jarduera bakoitzean informazio-kartel bat egongo da, jarduera jakin horretan parte hartzeko adin-tarterik egokiena zein den informatuz. 

Txikiguneko jarduera guztiak ezgaitasuna duten pertsonek aktiboki parte har dezaten diseinaturik daude, Untziolak, Arkitektoak (ezgaitasun mota eta mailaren arabera) eta Irratia (entzumen-ezgaitasuna duten pertsonak) izan ezik.

 

[2015-07-21] 100 ekitaldi herri kirol eta folkloreaz asetzeko

[2015-07-17] Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan

[2015-07-17] Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago

[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua

[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna

[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak

[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa

[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera

[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du

[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da

[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte